Fernando Buesa Arena

Fernando Buesa Arena
Fernando Buesa Arenaren ikuspegia 2012ko otsailaren 21an.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′52″N 2°38′28″W / 42.8644°N 2.6412°W / 42.8644; -2.6412
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Inaugurazioa1991
JabeaAraba
Kirolasaskibaloia
ErabiltzaileaSaski Baskonia
Edukiera15.716
Arkitektura
Webgune ofiziala

Fernando Buesa Arena Gasteizko kirol-aretoa da, Saski Baskoniaren jokalekua eta egoitza. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago.

Kokalekua

Zurbano herrirako errepidean eraikia, Salburua auzoan dago, Baskonia kirol hiria eta Vital eraikinaren alboan.

Historia

1991n Araba Arena izenarekin inauguratu zuten. 2000. urtean izena aldatu zioten Fernando Buesa politikari sozialistaren omenez, urte hartan bertan ETAk hildakoa.

Ezaugarriak

15.504 ikuslerentzat eserleku ditu, 14.170 metro karratuko esparru erabilgarria edukita guztira, hiru solairutan zabalduta.

Aparkalekuak 2.500 ibilgailurentzat eta 40 autobusentzat tokia dauka.

Handitzeak

1991ean zabaldu zenean, Araba Arenak 5.400 ikuslerentzako tokia zeukan. Zazpi urte beranduago, 1998ko udan, eraikinaren kupula 19 metrora arte altxatu eta jarleku gehiago jartzea erabaki zen, jatorrizko aretoa txiki geratu zelako. Horrela, 1998ko abenduaren 22an, lan ikusgarriaren ondoren, kupula altxatu eta Araba Arenaren edukiera 9.200ra igo zen.

2009an, Baskoniak eta Arabako Foru Aldundiak aretoa berriz handitzea hausnartu zuten, saskibaloi taldearen masa soziala eta kideak areagotu eta bertan Euroligako Final Four delako ekitaldia egoki ospatu asmoz, honela bada, lehen egitasmoak aurkeztu ziren,[1] guztira 15.000 ikuslerentzako tokia aurrikusiz, horrela, Buesa Arena ACB Ligako aretorik handiena izango litzateke.

Azkenik, 2011ko martxoan bigarren handitze eta berreraikuntza lanei ekin zitzaien, 15.504 eserlekuko gaitasuna proiektatuz.[2] Handitze lanetan zehar, saskibaloi taldea Iradier Arenara iragan zen, Gasteizko erabilera-anitzeko udal pabilioia dena. 2012ko urtarrilean berreraikuntza lanak amaitu eta 2012ko otsailaren 5an Baskoniak ACBko Gran Canaria 2014 taldearen aurkako partiduan pabilioi berria estreinatu zuen, oraindik amaitzeke zegoela (9.423 eserlekuekin).

2012ko apirilaren 9an jada pabilioiak bere gaitasun oso zuela Baskonia eta Real Madrilen arteko partiduaz inauguratu zen, etxekoek 67-66 irabazi zutelarik. Bestalde, Fernando Buesa Arenak ACB Ligako partidu bateko ikusle kopuruaren errekorra apurtu zuen, 15.504 ikusle bertaratu zirelarik.

Erreferentziak

  1. Noticias de Alava egunkariko albistea (Gaztelaniaz)
  2. Buesa Arena 15.250 eserleku izateko zaharberrituko da (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1684038
  • Commonscat Multimedia: Fernando Buesa Arena / Q1684038

  • Wd Datuak: Q1684038
  • Commonscat Multimedia: Fernando Buesa Arena / Q1684038


Saski Baskonia

Kideak: Saskibaloi jokalariak  • Entrenatzaileak  • Presidenteak
Taldeak: Saski Baskonia  • Instalazioak: Fernando Buesa Arena
Historia: Saski Baskoniaren historia  • Saski Baskoniaren ibilbidea Europan
Ereserkiak: Saski Baskoniaren ereserkia  • Maskota: Aker

  • i
  • e
  • a
ACB Ligako pabiloiak