Eva Bonnier

Eva Bonnier

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaStockholm, 1857ko azaroaren 17a
Herrialdea Suedia
HeriotzaKopenhage, 1909ko urtarrilaren 13a (51 urte)
Hobiratze lekuaMosaic Cemetery, Northern Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAlbert Bonnier
AmaBetty Bonnier
Anai-arrebak
ikusi
  • Karl Otto Bonnier (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Institute of Art (en) Itzuli
école d'art d'August Malmström (en) Itzuli
Fruntimmersavdelningen vid Kungliga Akademien (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Parte-hartzailea
  • Svenska konstnärinnornas exhibition (en) Itzuli
Lantokia(k)Stockholm
Lan nabarmenak
ikusi
  • Interior of a Studio in Paris (en) Itzuli
    Old Grandmother (en) Itzuli
    Reflection in Blue (en) Itzuli
KidetzaGrez colony (en) Itzuli
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua

Eva Fredrika Bonnier (Stockholm, 1857ko azaroaren 17a - Kopenhage, 1909ko urtarrilaren 13a) suediar margolari eta filantropoa izan zen.

Biografia

Stockholmen jaio zen bere aita Albert Bonnierrek 1837an sortutako argitaratzaile-familia nabarmen batean. Eva Bonnierrek August Malmströmekin margolaritza ikasi zuen eta Stockholmeko Suediako Errege Akademiako emakumeen saileko ikaslea izan zen 1878an. Bere beste ikasle eta lagun batekin, Hanna Hirsch-ekin batera, Parisera bidaiatu zuen 1883an, eta bertan egon zen 1889ra arte. Bere margolanak Musika (1889) ohorezko aipamena jaso zuen Parisko erakusketan. 1889an Suediara itzuli ondoren, margolari gisa jardun zuen 1900. urte ingurura arte. Bere lan gehienak erretratuak izan ziren, hala nola Lisen Bonnierrena, bere koinatarena; Hjalmar Lundbohm industriagizon eriondoa, Moritz Rubenson politikaria, Carl Jonas Meijerberg hezitzailea edo Oscar Levertin poeta. Bere lanetako batzuk Suediako Museo Nazionalean daude.

1900. urtetik aurrera Bonnierrek margolaritza utzi eta filantropiari eskaini zion bere burua, oinordetzan jasotako aberastasunari esker. Stockholm apaintzeko fundazio bat sortu zuen, eta lehen urteetan margoak eta eskulturak finantzatu zituen erakunde eta toki publikoetarako, hala nola Suediako Liburutegi Nazionala edo Stockholmeko Unibertsitatea, hiriko hainbat eskolaz gain. Fundazioa aktibo dago oraindik.

Eva Bonnierrek maiz depresioak jasan zituen eta azkenean bere buruaz beste egiten amaituko zuen 1909an.

Lan nabarmenak

  • Autoerretratua, 1886 (Bonnierska porträttsamling, Stockholm)
    Autoerretratua, 1886 (Bonnierska porträttsamling, Stockholm)
  • Parisko estudio baten barrualdea, 1886 (Nationalmuseum, Stockholm).
    Parisko estudio baten barrualdea, 1886 (Nationalmuseum, Stockholm).
  • Magdalena, 1887 (pribatua)
    Magdalena, 1887 (pribatua)
  • Reflection in Blue, 1887 (Nationalmuseum)
    Reflection in Blue, 1887 (Nationalmuseum)
  • Jantzigileak, 1887 (Villa Bonnier)
    Jantzigileak, 1887 (Villa Bonnier)
  • Giltzaina, 1890 (Museo Nazionala, Stockholm)
    Giltzaina, 1890 (Museo Nazionala, Stockholm)
  • Eriondoa, 1890 (Lisen Bonnier)
    Eriondoa, 1890 (Lisen Bonnier)
  • Julia Hasselberg, 1906 inguruan (Blekinge Museoa)
    Julia Hasselberg, 1906 inguruan (Blekinge Museoa)

Erreferentziak

  • Gynning, Margareta: Det ambivalenta perspektivet: Eva Bonnier och Hanna Hirsch-Pauli i 1880-talets konstliv, Stockholm, Bonnier, (diss. Uppsalako Unibertsitatea), 1999.
  • Hedberg, Tor: "Bonnier, Eva Fredrika", Svenskt biografiskt lexikon, 5, or. 436@–438.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q454670
  • Commonscat Multimedia: Eva Bonnier / Q454670

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 17458129
  • ISNI: 0000000066568310
  • BNF: 14522424k (data)
  • GND: 122363094
  • LCCN: no99070189
  • SUDOC: 060381582
  • ULAN: 500102442
  • BIBSYS: 99009170
  • KulturNav: id
  • Wd Datuak: Q454670
  • Commonscat Multimedia: Eva Bonnier / Q454670