Suediako Museo Nazionala

Suediako Museo Nazionala
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
 Planoa 
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1792 (Museoa)
1866 (Gaur egungo eraikina)
Webguneahttp://www.nationalmuseum.se


Suediako Museo Nazionala (suedieraz: Nationalmuseum), Suediako Arte Ederren museo garrantzitsuena da. Stockholm hiriburuan dago, Blasieholmen penintsulan kokaturik hain zuzen ere.

Historia

Errege Museoa (Kungliga Museet) 1792an ireki zen Gustavo III.a Suediakoa eta Carl Gustaf Tessin politikariak bultzatuta.

1844 urtean eraikin berria altxatzea erabaki zen. Italiako pizkundeko estiloan diseinatu zuen Friedrich August Stüler arkitekto alemaniarrak. 1866an ireki zituen ateak gaur egungo izena hartuz, Museo Nazionala. 1961ean handitu egin zen museoa.

Bildumak

Erdi Arotik hasi eta 1900 arteko milioi erdi artelan daude ikusgai, hala margolanak nola eskulturak, baina bereziki aipagarriak dira Rembrandten lanak eta XVII. mendeko bilduma herbeheretarra.

Arte modernoaren atal bat ere badu.

Iruditegia

  • Eraikina.
    Eraikina.
  • Sarrera.
    Sarrera.
  • Museo Nazionala gauez.
    Museo Nazionala gauez.
  • Claudius Civilisen konspirazioa (Rembrandt).
    Claudius Civilisen konspirazioa (Rembrandt).
  • Midvinterblot (Carl Larsson).
    Midvinterblot (Carl Larsson).

Kanpo estekak

  • (Suedieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q842858
  • Commonscat Multimedia: Nationalmuseum Stockholm / Q842858

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 156520578
  • ISNI: 0000000123428905
  • BNF: 11877666d (data)
  • GND: 1008219-0
  • LCCN: n80046782
  • NKC: kn20010710558
  • NLA: 35717670
  • SUDOC: 026550032
  • ULAN: 500234181
  • Open Library: OL52347A
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/35481
  • Wd Datuak: Q842858
  • Commonscat Multimedia: Nationalmuseum Stockholm / Q842858