Eleberri labur

Eleberri laburrak historia luzea du: Miguel de Cervantesen Novelas ejemplaresen azala, 1590-1612.
Euskal literaturan Anjel Lertxundik eleberri labur ugari plazaratu ditu.

Eleberri laburra, Noveleta, Novelette edo Nouvelle[1] izen desberdinekin ezagutzen da Frantzian garapen handia izan duen narrazio mota da. Eleberri arruntekin konparatuta luzera txikiago du eta argumentua zein pertsonaiak gutxiagoak dira, baina ipuina baino dezente luzeagoa da.[2] Hitzen zenbakiaz 15. 000 eta 40 000 mila artean egon daiteke. Euskal literaturan ere genero hau nahiko jorratua izan da.

Jatorria

Eleberri laburraren sustraiak Erdi Aroko bukaeraren literaturan aurki daitezke; mende ohietan ohikoak ziren ipuin bat baino luzeagoak ziren narrazioak, eleberri arruntaren luzera izan gabe.[3] Giovanni Boccaccioren (1313-1375) Dekamerona adibide egokia izan daiteke. XVI. mendean novella kontzeptua zabaldu zen; lan mota hori Italiatik zabaldu zen narrazio laburraren esanahiarekin. Luzeagoa baldin bazen romanzo (italieraz) edo roman (frantsesez) ziren. Miguel de Cervantesek bere Novelas ejemplares liburuan (1590-1612) kontzeptua erabili zuen, esaterako.

Definizioa

Ez da honena definizio erraza. Mari Jose Olaziregi horrela dio:[4] "E. M. Forster kritikari ingelesak, esaterako, eleberriaren definizio zehatzak eragiten dituen zailtasunak izan zituen hizpide. Testuaren hitz kopuruaz gain (50.000 hitzez mintzo da E. M. Forster), malgutasuna eta aldakortasuna jo zituen eleberriaren ezaugarri berezkoentzat". Dena dela, hitz kopuruen gainetik egilearen borondatea dago, berak erabakitzen baitu bere testua eleberria, ipuina edo eleberri laburra ote den.

Eleberri laburraren ezaugarri batzuk hauek dira:

  • kondentsazioa eta kontzentrazioa beharrezkoak dira
  • kontakizunean lementuak eta gertakariak oso ondo aukeratu daude[5]

Eleberri labur ezagun batzuk

Eleberri laburrak euskal literaturan

Euskal literaturaren garapen garaikidean askotan erabili da eleberri laburrera formatoa.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20140303175605/http://digitum.um.es/xmlui/handle/10201/25393.
  2. http://michaelis.uol.com.br/busca?id=jOAeq
  3. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&Itemid=388&lang=fr&layout=lth_detail&search=eleberri&view=frontpage
  4. Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia, 2008, 191 or.
  5. Ibidem.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q149537
  • Commonscat Multimedia: Novellas / Q149537

  • Identifikadoreak
  • GND: 4042706-7
  • NKC: ph196664
  • AAT: 300202569
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q149537
  • Commonscat Multimedia: Novellas / Q149537