Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia

Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaIurreta, 1958ko apirilaren 13a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDurango
Familia
Familia
ikusi
  • Telmo Zarraonandia (Bi)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta, haur literatura idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea
Parte-hartzailea
  • Tabakalera
Jasotako sariak
ikusi
  • Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena  (2001) : Lagun izoztua
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1986) : Atabala eta euria
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (2001) : Lagun izoztua
    Euskadi Saria  (2011) : Moroak gara behelaino artean?
KidetzaEuskaltzaindia
Euskadi Ta Askatasuna
Udako Euskal Unibertsitatea
Izengoitia(k)Sarri
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Inguma: joseba-sarrionandia-uribelarrea Literaturaren Zubitegia: 124 Musicbrainz: edf8b3fa-7049-4f84-9009-00999a72e0e1 Edit the value on Wikidata

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuek lehenagotik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]

Bizitza

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean,[4] eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Euskaltzain urgazlea,[5] Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Mariner (Marinel zaharraren balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat. Hainbat idazleren lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoa.[6][7]

« Euskal Filologia ikasten nuenean gazte-gazteak ere bagenituen klasean. Joseba Sarrionandia, esaterako. Superdotatua zen. Umil-umila, majo-majoa. Liburuak erosi beharrik ere ez zuen: liburutegian behin irakurri eta azterketa gainditzen zuen, eta nola! »

Pilare Baraiazarra[8]

Sarrionandia, 1985ean

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Bere obran hala adierazita, zortzi egunez torturatu zuten atxiloaldi luze horretan.[9] Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz azaldu du. Urte hartan hainbat literatura-sari irabazi zituen. 1981ean Izuen gordelekuetan barrena lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen, eta biziki eragin zien euskal idazle berriei; izan ere, Bitakora kaiera lehen poema manifestutzat ere hartu zuten.

1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta.[10] Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Iheslari bizi izan zen (Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu bazuten ere[11]) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen segitu zuen[12] eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu zen: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi zizkien bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.

2011ko urrian Eusko Jaurlaritzak euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria eman zion Moroak gara behelaino artean? liburuari esker, baina sariari dagokion dirua atxiki egingo zuela jakinarazi zuen justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.[13] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak auzirik ez zuela esan zuenean,[14] diru saria eman zioten.

Joseba Sarrionandiaren ahots-grabazioa 2017ko Korrikarako idatzitako mezua irakurtzen. Iruñea, 2017ko apirilaren 9a

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, hautaketa prozesu zorrotz baten ostean, eta orduantxe jakin zen Habanan urte batzuk zeramatzala.[1] Eta handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean; Jose Goitia kazetariak bi egun lehenago egin zituen hala argazkiak nola elkarrizketa.[2][3]

Ines Osinagarekin. «Olatu arteko txalupa arraroa» ikuskizunean (Donostiako Victoria Eugenia Club, 2022-09-08).

2021eko apirilaren 19tik geroztik, Joseba Sarrionaindia Euskal Herrian da. Durangaldeko Anboto.org atariak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrian da gertukoak eta etxekoak bisitatzen. Herria aldatuta aurkitu duela adierazi dio Durangaldeko astekariari, eta aitaren hutsunea, familiako beste batzuena eta hildako lagunena nabari duela.[15][16][17]

2022an Ares kubatar ilustratzaile ospetsuarekin Munduari bira eman zion ontzia ipuin ilustratua argitaratu zuen.

Ines Osinagarekin 2022an hasi zen «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herri herri.[18]

Lanak

Poesia

Sarrionandia (Hitzez eta Ahotsez, 2022)
« Badira premia historiko bati erantzutera datozen sentsazio sortzen duten liburuak, gure izate partikular zein kolektiboaren larritasuna eta kinka agerian jartzen dutenak gordin-biluzian, eta tristura infinito bat. Maisulanak dira horrelakoak askorentzat. (...) Ttipia da poesiaren ahalmena; baina gaur, atzo eta bihar ezinbestekoagoa zaigun liburua eman digu: Hnuy illa nyha majah yahoo. »

J.L. Otamendi[oh 1]


Narrazioa

Saiakera

Haur literatura

Komikia

Itzulpenak (alter ego batzuk)

Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu[23], eta haiei buruz askotan jarduten da bere liburuetan:

Beste hizkuntzetan

Sarrionandiaren lanak hainbat erdaratara itzuli dituzte:

Poesia antologiak
  • Gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez: Hau da ene ondasun guzia. Txalaparta, Tafalla, 1999. Itzultzaileak: Maite Mujika (gaztelaniara), Fermin Arkotxa (frantsesera), Luma Itzulpen Zerbitzua (ingelesera) eta Joachim Quant (alemanera).
  • Galegoz: Tempo de exilio. Kalandraka, Pontevedra, 2014. Euskarazko eta galegozko edizioa. Itzultzailea: Isaac Xubín.
  • Eslovenieraz, errusieraz eta lituanieraz: Hamabi poema. EIZIE, Donostia, 2016. Itzultzaileak: Barbara Pregelj (esloveniera), Karina Mishchenkova (errusiera) eta Laura Liubinavičiῡte (lituaniera).
  • Gaztelaniaz: ¿La poesía está muerta?. Pamiela, Iruñea, 2016. Euskarazko eta gaztelaniazko edizioa. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia.
  • Katalanez: És morta la poesia?. Pol·len Edicions, Bartzelona, 2018. Euskarazko eta katalanezko edizioa. Itzultzailea: Ainara Munt Ojanguren.
Narrazioak
  • Katalanez: Narracions. Editorial Pòrtic, Bartzelona, 1986. Itzultzailea: Josep Daurella.
  • Italieraz: Lo scrittore e la sua ombra. Giovanni Tranchida editore, Milan, 2002. Itzultzailea: Roberta Gozzi.
Ni ez naiz hemengoa
Atabala eta euria
  • Galegoz: Chuva e tamboril. Argitaragabea. Itzultzailea: Tereixa Hernandez Adeba.
Harrapatutako txorien hegalak
  • Inglesez: Trapped bird's wings. Baigorri, Bilbo, 2005. Euskarazko eta inglesezko edizioa. Itzultzailea: Diana Draper.
Lagun izoztua
Moroak gara behelaino artean?
Kolosala izango da
  • Gaztelaniaz: Será colosal. Txalaparta, Tafalla, 2016. Itzultzailea: Daniel Escribano Riera.

Kazetaritzako kolaborazioak

  • Pott aldizkariarekin.
  • Zeruko Argia aldizkariarekin.
  • Ibaizabal aldizkariarekin.
  • Anaitasuna aldizkariarekin. 14 artikulu, 1976-1980[24]
  • Nabarra aldizkariarekin.
  • Xaguxarra aldizkariarekin.

Kritikak

Joseba Sarrionandiaren lanek oihartzuna izan dute euskaraz egiten den literatura kritikan[25][26]. Bere belaunaldiko hainbat egilek[27][28] eta geroago etorri diren belaunaldietakoek ere[29][30][31] askotan aipatu dute.

Sariak

Ikuskizunak

Dantza

Poesia musikatua

Antzerkia

Zinema

Diskografia

Joseba Sarrionaindiaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

Galtzetan gordetzeko koblak
Alberto Caeiroren bisita
Sorterriko koblak
Arratseko fadoa
Biolin musikaz
  • Mea kulparik ez. Imanol. 1986.
Oroimeneko portua
Inork agintzen ez didalako
  • Euskal kantu txapelketa. Kea. 1989.
Hi oroituz
  • Euskal kantu txapelketa. Zatiki. 1989.
Inork agintzen ez didalako
  • Hamabi. Mikel Laboa. 1989.
Lili bat
Ene begiek
Bost minutuko bisita?
Marinel batzu
Hil ez da deus hiltzen
  • Alivio rápido. Nación Reixa. 1994.
Encuentros con Sarri en Nación Reixa
  • Hamalau. Mikel Laboa. 1994.
Hegazti errariak
Não es tu, faculdade de sentir
Oroitzen zaitudanean, ama
Gure oroitzapenak
Sustraiak
Amodio poema
Azkenengo trena
  • Apaiz gaztea. Mikel Elizaga. 1995.
Amodioa
Preso egon denaren gogoa
Ene begiek
Hau da ene ondasun guzia
Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du
Oroimeneko portua
Ez dut gure herria saltzeko
  • Hori bera da denen ixtorioa. Imanol. 1996.
Aldaketarik aldaketa
Linguae vasconum primitiae
Defenda ezazue zuen bake beltza
Lagun presoak
  • Denboratik at. Jexuxmai & Noizbehinka. 1997.
Esku ahurreko marrak
Bunba, blaf
Thames gozoa
Besterriko koblak
Martin Larralde
Gutunei koblak
  • ...eta legeaz landako gure mintzairan solastuko. Naun. 1998.
Kaleko kronika
Territorio librea
Eguraldi lainotsua hiriburuan
Aspaldian utzitako zelda
Herri proiektua
Bake beltza
Kiromantzidxa (Lekeitio 10)
  • Ez diren gauzak. Jexuxmai & Noizbehinka. 1999.
Ez diren gauzak
Albisteak
Sorlekuaren kanta
Talaieroaren gogoeta
11 aldaketa
Mendebaldarketa
Zertarako?
  • New land - Lur berria. Itxaso & Daniel Pérez. 2000.
Hegazti errariak
Mundua begiratzeko leihoak
Sagarroiak
  • Hain guapa zaude. Jabier Muguruza. 2001.
Itsasoak emandako indarra
Ez dizut esango
Kantuaren gauza galdua
Sustraiak han dituenak
Xoriak (Xorien ihesa)
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Lera zakurren balada
Ibaia
Hondartza galduan
Hiriak
Esku biak
Albert Einsteinen mihia
Goizalbada
Ez da itzuliko
Berak entzungo ez duen kantua
Enbaxadore hodeiertzean
Izen zaharrak
  • Pentsamendu hutsak. Mikel Aranzabal. 2006.
Gose grebako hogeigarren egunean
Gaueko argiak
Geografia
  • Elkarrekin. Xopapo. 2007.
Sustraiak han dituenak
  • Konplitzeak. Jabier Muguruza. 2007.
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Ene begiek
  • Kiribil. Zura. 2008.
Propostas para a definição do exilio
Hemen gaude
Giltzak
Não es tu, faculdade de sentir
Esperantza
Geografia
Besamotzaren besoa
Propostas para a definição do exilio
Errua
Zoroetxeko harresia
Anaren hiri arraroa
Katuen kantua
Txalupa
Banku atrakatzaileak
Alegrantziaren aldeko konjura
Eguna
Bederatzi te kikara basamortu ertzean
Non dago gure askatasuna?
Belengo albistiek
Ene begiek
Kontserba fabrikaren aurrean

Oharrak

Erreferentziak

  1. a b Ander Perez: «Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean», Berria, 2016-11-03.
  2. a b Jose Goitia: «Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”», ZuZeu, 2016-11-20.
  3. a b Oier Aranzabal: http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandia-argazki-batean-preso/ «Joseba Sarrionandia, argazki batean preso»], ZuZeu, 2016-11-19.
  4. Euskal idazleak = Basque Writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-7086-357-6..
  5. Euskaltzaindia. Organigrama -> Euskaltzain urgazleak. .
  6. «Una tesis de la UPV analiza por primera vez las traducciones de Sarrionaindia» El País 2011-11-26.
  7. Sarrionandiaren beste sormen-lanak, Basque Research
  8. Rubio Iturria, Miren. (2021). «Pilare Baraiazarrari elkarrizketa» jakin (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  9. Sarrionaindia, Joseba. (2019). Airea ez da debalde. Pamiela, 61-62 or. ISBN 978-84-9172-135-2..
  10. «1985: Cronología» Argia.
  11. cadenaser.com. (2011-10-03). Los delitos de Joseba Sarrionandia han prescrito. .
  12. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, ihes eginda dagoen idazle baten biografia. .
  13. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, euskarazko saiakera Literatura saria. .
  14. «Sarrionandia no tiene causas pendientes que justifiquen la retención del importe del premio» Gara 2011-11-22.
  15. «Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-04-22). «Ongietorri mezuak Joseba Sarrionandiari sare sozialetan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  17. Berria. «Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  18. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  19. Zubimendi, Joxe Ramon. (1998). Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea, 58 or. ISBN 84-89923-08-6..
  20. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..
  21. Onaindia, Markel. (2023-02-21). «Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  22. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20191202/airea-ez-da-debalde-sarrionandiaren-bigarren-gaukaria
  23. Aiora JAKA IRIZAR - Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Iker-28 - Euskaltzaindia. 2021. 978-84-95438-86-7
  24. Sarrionaindia, Joseba. (1976-1980). «Anaitasuna aldizkaria - Bilaketa emaitzak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  25. sarrionandia kritiken hemeroteka » Bilaketa. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  26. Etxeberria, Hasier. (2002). Bost idazle. Alberdania ISBN 84-95589-41-9. PMC 433302856. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  27. Mintegi, Laura. «Nor bere egoerak bizi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  28. Iturralde, Joxemari. «Gaur ez dut ezer ikusi» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  29. Arrese, Gorka. «ZURE ONDOAN KOBLAKA» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  30. Berria. «Nola irakurri du Sarrionandia haren osteko belaunaldiak?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  31. Astiz, Iñigo. «Sarrionandia: eta itzuli izan balitz, zer?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Bibliografia

  • Askoren artean. Euskal literatura urratzen. Labayru Ikastegia, Bilbo, 1986.
  • Askoren artean. «Lagun itzulia». Txalaparta aldizkaria, 36 zenb., 2007, 25 orr.
  • Azkorbebeitia, Aitzpea. Joseba Sarrionandia: Irakurketa proposamen bat. Labayru Ikastegia-Amorebietako Udala-ren argitaratuta. Bilbo, 1998.
  • Azurmendi, Joxe 2015: «Sarrionandia: nazioaren kontzeptua behelaino artean», Jakin, 207:11-65.
  • Etxeberria, Hasier. Bost Idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan. Alberdania, 2002.
  • Izagirre, Koldo. Incursiones en territorio enemigo. Pamiela argitaletxea. Iruñea, 1997.
  • Izquierdo, Fertxu. «Joseba Sarrionandia, pantailaren aurrean». Egan, 2007-1/2, 203-244 orr.
  • Kortazar, Jon. Lurra eta luma. Euskal poesia 80ko hamarkadan. Labayru Ikastegia, Bilbo, 1997.
  • Olaziregi, Mari Jose. «Literatur irakurketaren gaurkotasuna, gazteen zaletasun eta jokabideak». Egan, 1996.
  • Otaegi, Lourdes. Joseba Sarrionandia y el destino del viejo marinero. Insula, Madril, 1998.
  • Serrano Mariezkurrena, Amaia. «Joseba Sarrionandiaren Narrazioak postmodernitatearen ispiluaren aurrean». Egan, 2008-1/2, 259-273 orr.
  • Torrealdai, Joan Mari. Euskal Kultura gaur. Liburuen mundua. Jakin, 1997.
  • Uribe, Kirmen. Asalto a los cielos: Estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionandia. Insula, Madril, 1998.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Joseba Sarrionandia
  • Joseba Sarrionandia: pertsona eta ibilbidea (BerriaTB, Youtube, 2021)
  • Joseba Sarrionandia: «Literatura, bizitzeko modua besterik ez da» Elkarrizketa Argia astekarian (1984)
  • Joseba Sarrionandia: «Abuztuan bidali zidaten karta bal oraindik itxoiten nago» Elkarrizketa Argia astekarian (1985)
  • Joseba Sarrionandia: «Espainolek gutaz esaten dituzten gezur batzuk asumitu ditugu» Elkarrizketa Argia astekariko 2.000. alean (2005)
  • Pott aldizkariaren ale guztiak.
  • Literaturaren Zubitegia.
  • Auñamendi entziklopedia.
  • Sarrionaindiaren olerki bat hizkuntza ezberdinetara itzultzeko wiki proiektua.
  • Izuen gordelekuetan barrena, irakurgaia.
  • Gartzelako poemak, irakurgaia.
  • Hau da ene ondasun guzia, poema batzuk bere ahotsez (audioa).
  • "Inork agintzen ez didalako", "Literatura eta iraultza", "Gose grebako hogeigarren egunean" eta "Zita", irakurgaia.
  • Bihotz Bakartien Kluban Sarrionandiaren hitzak, irakurgaia.
  • Joseba Sarrionandia, iheslari politikoen kolektiboaren izenean (bideoa).
  • "Zertarako behar dut elefante zuri bat?", Marie Darrieussecq idazleak Sarrionandiari egindako elkarrizketa zuzeu albistarian.
  • Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa hAUSnART aldizkariaren 0. alea. 2011, apirila.
  • Kasu! taldearen Geografia kanta Joseba Sarrionandiaren hitzak erabilita
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q237039
  • Commonscat Multimedia: Joseba Sarrionandia / Q237039
  • Wikiquote Aipu famatuak: Joseba Sarrionandia

  • Wd Datuak: Q237039
  • Commonscat Multimedia: Joseba Sarrionandia / Q237039
  • Wikiquote Aipu famatuak: Joseba Sarrionandia


Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak