Ekialdeko Finlandiako Golkoa Parke Nazionala

Ekialdeko Finlandiako Golkoa
Parke Nazionala

KokalekuaFinlandiako bandera Hego Finlandia, Finlandia
Koordenatuak60°17′05″N 27°16′26″E / 60.28472°N 27.27389°E / 60.28472; 27.27389
Azalera6,7
Sorrera1982
Bisitari-kopurua16.000 bisitari (2005)
ArduradunaMetsähallitus
Webguneahttp://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5011 Webgune ofiziala (Ingelesez)

Ekialdeko Finlandiako Golkoa Parke Nazionala (finlandieraz:Itäisen Suomenlahden kansallispuisto) Hego Finlandia lurraldeko parke nazional bat da. Finlandiako Golkoan dagoen eta ehunka uharteek osatzen duten parke nazional hau hegazti espezie anitzagatik da ezaguna; itsas-natura berezi hau babesteko asmoz, arduradunak errusiarrekin harremanetan hasi dira mugaz gaindiko parke nazionala bihurtzeko [1].

Ezaugarriak

Parke nazionala harrizko uharte txiki askok eta basoa duten zortzi bat uharte handiz osatua dago. Uhartedi baten zati bat hartzen du parkeak eta errusiar mugan dago. Harrizkoak dira uharte txikienak, nahiz eta Pitkäviiri delako batean hondarrezko hondartza ukigabeak dauden.

Uharte handienetan, baso borealak dira nagusi (ipar-ipuruak, pinuak, urkiak). Bestalde, Ristisaarin lizarrrek ere beren tokia dute basoan eta antzinean inguruko abeltzainek erabiltzen zituzten larreek basoaren handitasuna mugatzen dute.

1777. urteko ekainaren 14ean Suediako Gustav III.a erregearen itsasontzia ekaitz batengatik Suuri-Pisi uhartean geditu zen eta erregeak markatutako harria ikusgai dago bertako etxetxo batean.

Jarraipenaren Gerran Finlandia eta SESBen arteko borroka asko kostalde honetan gertatu ziren, batez ere Ulko-Tammio uhartearen inguruan.

Struveren Geodesia-arkua

Sakontzeko, irakurri: «Struveren Geodesia-arkua»

Mustaviiri uhartean (eta Norvegiako Hammerfest hiritik Nekrasivka ukrainarrera) munduaren neurri zehatza jakiteko ikerketak egin zituzten zientzialariek XIX. mende hasieran. 2005. urtean ibilbide hau UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Fauna

Itsas-hegaztiak dira uharte hauen nagusiak; ohikoenak, ahatebeltz arraunt eta hegazuriak, antzara hankagorriztak, branta musuzuri eta musubeltzak, eider arruntak, ipar-txenadak, itsas-txirtak, izotz-ahateak, martin arruntak eta hegalzuriak, murgilari mottodunak, parke nazionalaren ikurra diren pottorroak, txirri arruntak eta zerrak.

Itsasoan itsas txakur gris eta marmolaireak ikus daizke muskuiluen artean igerian.

Landaredia

Uharte handienetan, baso borealak dira nagusi (ipar-ipuruak, pinuak, urkiak). Bestalde, Ristisaarin lizarrrek ere beren tokia dute basoan eta antzinean inguruko abeltzainek erabiltzen zituzten larreek basoaren handitasuna mugatzen dute.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2554309
  • Commonscat Multimedia: Eastern Gulf of Finland National Park / Q2554309

  • Wd Datuak: Q2554309
  • Commonscat Multimedia: Eastern Gulf of Finland National Park / Q2554309

Erreferentziak

  1. Outdoors[Betiko hautsitako esteka]


Finlandiako Parke Nazionalak

Ekialdeko Finlandiako Golkoa · Ekrenäs Uhartedia · Helvetinjärvi · Hiidenportti · Isojärvi · Kauhaneva–Pohjankangas · Koli · Kolovesi · Kurjenrahka · Lauhanvuori · Leivonmäki · Lemmenjoki · Liesjärvi · Linnansaari · Nuuksio · Oulanka · Päijänne · Pallas-Yllästunturi · Patvinsuo · Perämeri · Petkeljärvi · Puurijärvi-Isosuo · Pyhä-Häkki · Pyhä-Luosto · Repovesi · Riisitunturi · Rokua · Salamajärvi · Seitseminen · Syöte · Tiilikkajärvi · Torronsuo · Uhartedia · Urho Kekkonen · Valkmusa