Charles Floquet

Charles Floquet

Irudi gehiago
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1888ko apirilaren 3a - 1889ko otsailaren 14a
← Pierre Tirard - Pierre Tirard →
Prefect of Seine (en) Itzuli

1882 - 1882
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi, 1828ko urriaren 2a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1896ko urtarrilaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Floquet (en) Itzuli
Familia
AmaMarie Léocadie Etcheverry
Hezkuntza
HeziketaÉcole d'administration (en) Itzuli
Paris Faculty of Law and Economics (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta goi-funtzionarioa
Lantokia(k)Paris
KidetzaFramazoneria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Union (en) Itzuli

Find a Grave: 10348172 Edit the value on Wikidata
Politikariari eskainitako oroigarria Donibane Garazin.

Charles Thomas Floquet (Donibane Garazi, 1828ko urriaren 2a- Paris, 1896ko urtarrilaren 18a) euskal herritar politikaria izan zen, Frantziako Lehen Ministroa izandakoa[1]. Jacques Laffitterekin batera kargu hori okupatu duen euskal herritar bakarra da.

Biografia

Parisen ikasi zuen Zuzenbidea, non bere zaletasun errepublikarra 1848ko Iraultzean azaldu zuen. Bere artikuluek ez ezik 1867an Alexander II.a Errusiakoari "Vive la Pologne, monsieur!" (euskaraz: "Gora Polonia, jauna!") oihukatzeak ospea eman zioten[2].

1871an Sena departamenduaren diputatu hautatu eta "Ligue d’Union Républicaine des Droits de Paris" alderdia osatu zuen. Thiersen agindupean atxilotua "République Française" aldizkaria argitaratzeari ekin zion. Ezkerreko muturreko alderdiekin lotuta "Union Républicaine" alderdiaren presidente bihurtu zen.

1882 Sena departamenduaren prefektu izendatu zuten. 1885ean Henri Brisson ordezkatuz, Asanblada Nazionalaren presidente bihurtu zen. Errusiarekin 1867an izandako gatazka barkatuta, lehen ministrogai bihurtu zen. Tirarden kabinete 1888an desegin ondoren, Frantziako Lehen Ministroa izan zen urte hartako apirilaren 3tik 1889ko otsailaren 22ra. Panama eskandaluek bere karrera suntsitu bazuten ere 1894an senatuan sartzea lortu zuen.

Floqueten ministroak

  • Charles Floquet - Presidente eta Herrizaintza
  • René Goblet - Kanpo Harremanak
  • Charles de Freycinet - Guda
  • Paul Peytral -Finantzak
  • Jean-Baptiste Ferrouillat - Justizia[3]
  • Jules François Émile Krantz- Marina eta Koloniak
  • Édouard Locroy - Hezkuntza eta Arte Ederrak
  • Jules Viette - Nekazaritza
  • Pierre Deluns-Montaud - Herri Lanak
  • Pierre Legrand - Merkataritza eta Industria

Erreferentziak

  1. A.Decaux A.Castelot "Le Grand Dictionnaire d'Histoire de la France" 1979
  2. Adolphe Robert eta Gaston Cougny, "Dictionnaire des parlementaires français de 1789 à 1889", Paris, Bourloton, 1889, 2. Liburukia, Online
  3. 1889ko otsailaren 5etik aurrera Edmond Guyot-Dessaigne
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Floquet


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q471311
  • Commonscat Multimedia: Charles Floquet / Q471311

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 51739253
  • ISNI: 0000000021461122
  • BNF: 12214116m (data)
  • GND: 117514063
  • SUDOC: 073937460
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 75363
  • Lur: 02191/eu_f_0807/f0807
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 618413
  • Wd Datuak: Q471311
  • Commonscat Multimedia: Charles Floquet / Q471311