Carolina Cerezuela
Carolina Cerezuela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elx, 1980ko urtarrilaren 14a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carlos Moyá |
Bikotekidea(k) | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, aurkezlea eta telebista aurkezlea |
Carolina Cerezuela Gil (Elx, 1980ko urtarrilaren 14a) espainiar aktorea, telebista aurkezlea eta abeslaria da. Camera Café telesaioan Mónica Salazarren papera egiteagatik da ezaguna.
Biografia
Elxen Lan Harremanen ikasketak burutu zituen baina 15 urte zituenetik antzerkian aritutakoa zen[1], inoiz antzerkigintza ikasigabea bazen ere. 2001 urtean Linda de España edertasun lehiaketa irabazi zuen[1] eta ordutik aurrera telebistan aritu da.
Hainbat telesailetan kapitulu bakan batzuk egin ondoren 2005ean Camera Café telesaiorako aukeratua izan zen eta honek sona handia eman zion[2]. 2009 arte iraun zuen programak eta 2009an bertan aktore eta pertsonai berdinekin ¡Fibrilando! telesailean jarraitu zuen[3], baina ez zuen arrakasta handirik izan eta denboraldi bakarra egin zuen. 2007an Hospital Central telesailean Vero-ren papera bete zuen[4].
Hurrengo urteetan hainbat programa aurkeztu ditu. 2011 eta 2013 artean Tu cara me suena musika saioko epailea izan zen[1]. 2016an disko bat atera zuen Jaime Angladarekin batera[5].
Bizitza pertsonala
2007an Carlos Moyá tenislariarekin harremana hasi zuen eta 2011n ezkondu ziren. Hiru seme alaba dituzte, Carla, Carlos eta Daniela.
Ibilbide profesionala
Telebista
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | El secreto | Charlie | |
2002 | La verdad de Laura | Eva | |
2003 | Arrayán | Julia | |
2003 | Paraíso | Susi | |
2003 | Arrayán | Julia | |
2004 | Aquí no hay quien viva | Vanesa | kapitulu bat |
2004 | Paco y Veva | managerra | kapitulu bat |
2004 | El pasado es mañana | Eva | |
2005-2009 | Camera Café | Mónica Salazar | Ohiko aktorea |
2006 | Los Serrano | Candy | kapitulu bat |
2006 | Amistades peligrosas | Helena García | |
2006-2007 | Manolo y Benito Corporeision | Lola | |
2006-2007 | Esto es increíble | aurkezlea | programa |
2007-2009 | Hospital Central | Verónica Solé | ohiko aktorea |
2008 | Xq No Te Callas | aurkezlea | programa |
2009 | ¡Fibrilando! | Maricarmen Cañizares | Ohiko aktorea |
2011-2013 | Tu cara me suena | epailea | |
2015 | Insuperables | aurkezlea | programa |
2016 | El hombre de tu vida | Alejandra | |
2019 | A partir de hoy | kolaboratzailea | programa |
Antzerkia
Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1996 | Cuatro corazones con freno y marcha atrás | |
1997 | Hombres | |
1998 | Te odio, amor mío | |
1999 | Criaturas | |
2000 | El enfermo imaginario |
Musika
- Manzana de caramelo (2016)
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «¿Quién es Carolina Cerezuela? Todas las noticias de Carolina Cerezuela en SEMANA» Semana (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La serie ‘Camera Café’, de vuelta como película y con Carolina Cerezuela» Última Hora 2019-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-08-05). «Cañizares se hace enfermera» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ Press, Europa. (2007-09-04). «Nueva temporada de 'Hospital Central' en Telecinco, con Carolina Cerezuela y Carles Francino Jr.» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diezminutos.es. (2016-03-11). «Carolina Cerezuela debuta en la música con su primer disco» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q3321558