Cécile Rol-Tanguy

Cécile Rol-Tanguy

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Marie Cécile Le Bihan
JaiotzaRoyan, 1919ko apirilaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMonteaux, 2020ko maiatzaren 8a (101 urte)
Hobiratze lekuaMonteaux
Familia
AitaFrançois Le Bihan
Ezkontidea(k)Henri Rol-Tanguy (en) Itzuli  (1939 -  2002ko irailaren 8a)
Seme-alabak
ikusi
  • Claire Rol-Tanguy (en) Itzuli
    Jean Rol-Tanguy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofizial handia Ohorezko Legioko ofizial handia  (2013ko uztailaren 12a)
    Médaille de la Résistance Médaille de la Résistance  (1945)
    Grand Cross of the National Order of Merit Grand Cross of the National Order of Merit  (2017ko azaroaren 18a)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Cécile Tol-Tanguy jaiotzez Le Brian (Royan, Frantzia, 1919ko apirilaren 10a - Monteaux 2020ko maiatzaren 8a)[1] Frantziako Erresistentziako kidea izan zen.[2] 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuen.

Biografia

Haurtzaroa, gaztaroa eta familia

Cécile, Germaine Jaganet-en eta François Le Bihan (1893-1942) sindikalista, Frantziako Alderdi Komunistaren (PCF) sortzaileetakoa eta Auschwitzera deportatukoaren alaba zen. Secours rouge internationaleko aktibistak izan ziren bere gurasoak eta Frantzian errefuxiatutako erbesteratu politiko txekiar, hungariar, jugoslaviar, italiar eta alemaniar asko jaso eta babestu zituzten.

Bere oinarrizko ikasketa maila 16 urterekin lortu ondoren, mekanografo takigrafikoaren lanbidean trebatu zen eta Pariseko Elektrizitatea Banatzeko Konpainiako (CPDE) Lanaren Konfederazio Orokorraren (CGT) Batasuneko administrazio-idazkaritzan pasantia batean jardun zuen.1936ko azaroan, Île-de-Franceko CGT metalen elkartearekin konprometitu zen. Bertako idazkaria Henri Tanguy zen

Aktibismoa

Lehen urratsak

Cécile Rol-Tanguy Frantziako Gazteen Batasuneko kide izan zen eta Espainia errepublikarrari Laguntzeko Batzordearen bileretan parte hartu zuen, ondoren Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1938an. Nazioarteko Brigadetan konprometituta zegoen Henri Tanguyren gerrako amabitxi bihurtu zen eta 1939an ezkondu ziren, haurdun zegoela jakin ondoren. Bere lehen alaba, Françoise, urte horretako azaroan jaio zen, baina handik gutxira gaixotu eta deshidratazioz hil zen 1940ko ekainaren 12an, alemaniarrek Paris hartu baino bi egun lehenago. "Ospitalean utzi nuen gauean, eta hurrengo egunean itzuli nintzenean, beste haur bat zegoen bere ohean ".

Cécilen aita aktibismoagatik eta afiliazio komunistagatik atxilotu zuten ia aldi berean, bere ekintzak "armadarako desmoralizatzaile" eta legez kanpokotzat jo baitzituzten.

Okupazio garaia

Parisko okupazioaren lehen egunean, CGTk, Vichyko Gobernuak jada debekatua zuena, Rol-Tanguyri bere lanari berrekiteko eskatu zion. Aita kartzelatuta eta alaba hil ondoren ezer galtzekorik ez zuela sentituz, onartu eta folleto politikoak idazten hasi zitzaien. Aita espetxetik askatu ondoren, gurasoekin estudio txiki batera joan zen, jateko lain janari lortzeko borroka eginez. Bere senarrarekin batera lan egin zuen, Barne Indar Frantsesekin (FFI). Rol-Tanguy FFIko kide garrantzitsu bat izan zen, eta beraientzako bitartekari eta idazkari lanak egin zituen.

Rol-Tanguy eta bere senarra, garai honetan, euren nortasunak eta harremana ezkutatzera behartuak egon ziren, Erresistentziako kide bezala eskatzen zitzaien sekretuarengatik.Jeanne, Yvette edo Lucie bezalako klabezko izenak erabili zituen bitartekari misioetan zegoenean, batzuetan mozorrotu egiten zen detektatu ez zezaten. Bere bigarren umea jaio ondoren, senarrak beste leku batean lan egiteko eta alaba amarekin uzteko eskatu zion, biak batera erori ez zitezen. Cécilek senarraren proposamenari uko egin zion eta lanean jarraitu zuen, batzuetan haur-kotxea erabiliz armak, granadak, egunkari klandestinoak eta dokumentu sekretuak ezkutatzeko Francs-tireurs et partisans (FTP) sare komunistarentzat.1942an, bere aita bigarren aldiz atxilotu eta Auschwitzera deportatu zuten. Bertan hil zen handik gutxira.

Parisen liberazioa

Parisen liberazioan parte aktiboa izan zuen. 1944ko maiatzean, Rol ezizenarekin, Henri FFIko buruzagi erregional izendatu zuten, eta zenbait astez Frantziako hiriburuaren liberazioa antolatzen lan egin zuen. Cécilek Henri eta bere langileekin lan egin zuen Place Denfert-Rochereauko lurpeko aterpe batean aginte-postu bat ezartzeko. Ezkutuko aginte postu honetatik Rol-Tanguy bikoteak Erresistentziarako informazioa eta aginduak jaso eta banatu zituen. 1944ko abuztuaren 19an, Henrik eta berak panfleto bat argitaratu zuten Pariseko herritarrak armetara deituz eta mobilizazio orokorra iragarriz. Honek nazien okupazioaren amaieraren hasiera markatu zuen.

Bost seme-alaba izan zituzten: Hélène, akademikoa, Jean, kazetaria, Claire eta Francis, goi-mailako funtzionarioak; eta Françoise, haurtzaroan hil zena.

Aitorpenak

  • 1945ean Erresistentzia-domina jaso zuen. (Médaille de la Résistance).
  • 1984ko ekainaren 10ean Ohorezko legioaren zaldun izendatu zuten.
  • 2002ko abenduaren 31n Dekretu bidez ofizial egin zuten.
  • 2008ko uztailaren 11an Commandeur izendatu zuten
  • 2008ko uztailaren 11an Grand Officier titulua eman zioten
  • 2017ko azaroaren 21ean Grand-Croix de l 'ordre national du Mérite saria jaso zuen 75 urteko zerbitzua aitortuz.
  • 2020ko maiatzaren 8an (hil zen egunean bertan) Cécile Rol-Tanguy erresistentziako heroia omendu zuten Frantziak nazien amore ematearen 75. urteurrenean[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Falleció Cécile Rol-Tanguy, la heroína de la Resistencia francesa » Eje Central» Eje Central 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  2. (Gaztelaniaz) Ayuso, Silvia. (2020-05-08). «Muere a los 101 años Cécile Rol-Tanguy, heroína de la Resistencia francesa» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  3. Press, Europa. (2020-05-09). «Francia conmemora a la heroína de la Resistencia Cecile Rol-Tanguy en el 75 aniversario de la rendición nazi» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19631204
  • Commonscat Multimedia: Cécile Rol-Tanguy / Q19631204

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 214102327
  • ISNI: 0000000441496049
  • BNF: 16580181m (data)
  • SUDOC: 059664282
  • Wd Datuak: Q19631204
  • Commonscat Multimedia: Cécile Rol-Tanguy / Q19631204