Bernagoitia

Bernagoitia
 Euskal Herria
Bernagoitiko eliza eta frontoia; atzean, Mugarra, Untzillatx, Anboto eta Udalatx
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZornotza
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′54″N 2°41′32″W / 43.18167°N 2.69222°W / 43.18167; -2.69222
Garaiera350 metro
Demografia
Biztanleria87 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Bernagoitia Zornotzako (Bizkaia) hego-ekialdean dagoen auzoa da, herrigunetik 7.5 km-ra eta Durangorako bidean kokaturik eta Eubatik auzo honetara iristen delarik.

Aramozko mendilerroaren magalean kokatuta dago, ohiko abiapuntua izanda Gaintzorrotz (780m), Belatxikieta (661m) eta Bernagoitiaburu (774m) tontorretara igotzeko.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 113 biztanle ditu.

Mugakideak

Euba iparraldean, Arriandi ekialdean, Orozketa (Iurreta) hego-ekialdean eta Aramozko mendigunea hego-mendebaldean mugakide ditu.

Historia

XV. mendean Done Mikelen eliza eraiki zuten auzo honetan, Juan de Zaragoza lehen apaiza izanik 1492. urtetik 1504. urtera arte. 1559an berreraikia izan zen. Ziortzako Diego de Irusta Abatak, 1544an, Pedro Ruiz de Avendaño jauntxoari eman zion patronazgoa eta honek, bere seme, Prudencio de Avendaño y Gamboari 1567ko martxoaren 15ean egindako eskritura baten bidez.

Elizak sorte txarra izan zuen suarekin eta 1928. urtean berreraiki beharra izan zen. Eraikin berrian, orduan zeuden estilo arkitektonikoei jarraitu beharrean, eliza zaharraren irudia mantentzeko ahaleginak egin zituzten.

Hildakoen lurperatzea eliza barruan egiteari utzi zioten 1899an hilerri berria egin zenean.

Bizkaiko Foru Aldundiak, XX. mendeko lehen urteetan, auzo-eskola bat eraiki zuen eta sakristauaren etxean eskolako ikasketak emateari utzi zioten. Gaur egun, eraikin hau txoko bezala erabiltzen da auzokideen artean. Auzo honek frontoia eta bolatoki bat ere baditu.

Demografia eta biztanleria

Bernagoitiako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
125 125 124 121 115 111 108 113

Baserriak

  • Arantzadi
  • Artetxebarri
  • Aurreko
  • Betsuen
  • Etxebarri
  • Barrenengoa
  • Elizondo
  • Goienengoa
  • Goikoetxe
  • Hormaondo
  • Marielarra
  • Matzorri
  • Mekola
  • Osteko
  • Zabala

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255037
  • Commonscat Multimedia: Bernagoitia / Q12255037

  • Lekuak
  • INE: 48003000500
  • Wd Datuak: Q12255037
  • Commonscat Multimedia: Bernagoitia / Q12255037


Zornotza Zornotzako auzoak Zornotza

Aldana · Arazotza · Astepe · Autzagana · Berna · Bernagoitia · Boroa · Dudea · Elgezabal · Etxano · Euba · Larrea (Larra) · Leginetxe · Montorra · Oromiño

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa