Benta Berri

Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; telesaila gaitzat duena beste hau da: «Benta Berri (telesaila)»
Benta Berri
 Euskal Herria
Auzoaren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′44″N 2°00′17″W / 43.3122996°N 2.0047418°W / 43.3122996; -2.0047418
Garaiera11 metro
Demografia

Benta Berri Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da, Antiguako jarraipen zuzena. Izena historikoki bertan zegoen benta eta sagardotegi batetik dator. Hasieran, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar, Donostiako industria gune nagusietariko bat izan zen. Gaur egun aktibitate horiek erabat desagertu dira, auzo erresidentziala izanik.

Iruditegia

  • Benta Berriko kale zaharrena.
    Benta Berriko kale zaharrena.
  • Aizkorri kalera igotzeko igogailua.
    Aizkorri kalera igotzeko igogailua.
  • Adolfo Schlosser eskultorearen Moby Dick obra Sert plazan.
    Adolfo Schlosser eskultorearen Moby Dick obra Sert plazan.
  • Benta Berriko Sert Plazako kioskoa.
    Benta Berriko Sert Plazako kioskoa.
  • Benta Berriko azken etxe zaharra, apirialeren 2015ean botata.
    Benta Berriko azken etxe zaharra, apirialeren 2015ean botata.
  • Benta Berri auzoko zonalde zaharrena.
    Benta Berri auzoko zonalde zaharrena.
  • Benta Berriko polikiroldegia.
    Benta Berriko polikiroldegia.
  • Musikeneren eraikuntza.
    Musikeneren eraikuntza.
  • Bentaberri auzoaren antzinako aireko ikuspegia.
    Bentaberri auzoaren antzinako aireko ikuspegia.

Zonalde industriala

Lizarriturry lantegiaren iragarkia. Egun Hernaniko Kale Nagusian ikus daiteke.

Hemen kokatu ziren hiriaren historian garrantzi handia izan zuten lantegiek eta Donostiako historia industrialaren atal handi bat osatzen dute:

  • Cervezas El León (El León garagardoak) - Keler. Lantegi garagardogilea Juan eta Teodoro Kutz alemaniar anaiek 1890. urtean sortu zuten enpresa da. Han jarraitu zuen ia XX. mende osoa. 1982an Aranora (Nafarroa) hasi ziren lantegia eramaten. 1993an, Cruzcampok erosi zuen.
  • Lizarriturry y Rezola. Lantegia 1860an sortu zen eta Donostian mende bat baino gehiago iraundu zuen, hiriko erreferentea izanik. Lehen sortzailea Juan Lizariturry izan zen, “J. Lizariturry y Compañía”, eta lehen lantegiak “La Providencia" izena hartu zuen. 1864an José Antonio Rezola (Usurbil, 1852 - Donostia, 1936) elkartu zen,[1] lantegian orduan behin-betiko denominazioa hartuz: “Lizariturry y Rezola”. Lantegiak gai kimikoak ekoizten zituen: glizerinak, parafinak, kandelak, xaboiak... Zalantzarik gabe ekoizten zuten produktu ezagunena Lagarto xaboia izan zen. 1924an Pedro Antequera Azpiri margolaria (Madril, 1892-1975) kontratatu zuten eta honek arrakastatsua izango zen "Lagarto"aren diseinu berritzailea asmatu zuen.[2] XX. mendeko larogei harmakadan lantegia Zaragozara eraman zuten eta han jarraitu zuen hurrengo hamarkadan desagertu arte.
  • Suchard, txokolate marka ezaguna.

Arkitektura

Garai bateko indutrial egituratik oso gutxi gelditzen da. Agian, aipagarriena Zarautz etorbideko etxe jarraiak dira, langileentzat eraikiak, industria zonaldearen ertzean. Gaur egungo arkitektura oso simetrikoa eta antolatua da, aldiz. XX. mendeko amaieran lantegiak itxi edo beste tokietara joan ziren; mendeko azken hamarkadarako industria gehiena desagertuta zegoen. Urte horietan, gelditzen ziren pabiloiak eta jabeen etxe gehienak bota ziren eta, ondoren, zabalgune egitura duen urbanizazioa garatu zen.

Eraikin interesgarriak

Gipuzkoako Bazkundea Benta Berrin.

Orokorrean nahiko eraikin arruntak eta erresidentzialak dira baina badira zenbait salbuespen: Aitzkorri kalera igotzeko aszensorea, Eskola Politeknikoa, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarena (Gipuzkoako Bazkundea) [3] eta Musikeneren eraikin berria.

Eskulturak

  • Moby Dick (eskultura). Egilea: Adolfo Schlosser, eskultore austriarra. Herman Melvillek sortutako balea zurian oinarrituta, eskultura granitoz eta altzairuz egina dago. Jose Maria Sert plazan kokatuta dago. Dena dela, hori ez zen bere lehenengo tokia. Hasiera batean, Udalak, 1990an Madrilen erositako eskultura hau, Ehun-urrenaren Plazako lorategietan kokatu zuen baina, plazaren birmoldaketak zirela eta, 1992an handik kendu zuten. Sert plaza berria, bestetik, oso inguru egokia zen, eskulturarekin bat zihoan urmael batean kokatzeko aukera baitzegoen. 2003. urtean gaur egungo tokian jarri zen.[4]
Clara Campoamor
  • Clara Campoamor-en omenezko eskultura. Egilea: Dora Salazar, 2011. Eskultura burdinezkoa da, 790 kiloko  pisua du, eta 1,78 metroko altuera. Irudia Campoamorren garaiko jantziak dituen emakume batena da eta eskuan liburu bat darama. Bertan idatzita dago "Emakume bat, boto bat" inskripzioa. Eskulturaren beheko aldean Clara Campoamorern izenarekin batera emakume anonimoen izenak ere idatzita daude. Eskultura Gasteizko Olazabal-Ugarte fundizioan egin da. [5]

Hezkuntza

Antigua-Luberri Institutua.

Kirola

  • Auzo honetan Benta Berriko polikiroldegia eta kantxa irekiak daude.

Eliza

Jaungoikoa Gure Aita Benta Berriko parrokia katolikoa.

Eraikin berri baten beheko partean parrokia katolikoa egin da, Jaungoikoa Gure Aita izenarekin. Inguruko lokaletan Caritas eta elizaren inguruko zerbitzuak daude.

Erreferentziak

  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/120947
  2. http://elpais.com/diario/2011/01/26/paisvasco/1296074413_850215.html
  3. http://www.camaragipuzkoa.com/eu/
  4. http://www.sansebastianturismo.com/images/ssturismo/pdf/Eskulturak_donostian.pdf
  5. Clara Campoamorren eskulturaren inaugurazioa. Irekia. 2011eko ekainak 01. 2015eko azaroaren 24an ikusia
  6. http://www.antigua-luberri.net
  7. https://web.archive.org/web/20150518084655/http://www.ehu.eus/eu/web/politeknikoa/home

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254982
  • Commonscat Multimedia: Benta Berri, Donostia-San Sebastián / Q12254982

  • Wd Datuak: Q12254982
  • Commonscat Multimedia: Benta Berri, Donostia-San Sebastián / Q12254982


Donostia Donostiako auzoak Donostia

Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz )
AñorgaAtegorrieta-Ulia • Erdialdea ( Mirakontxa ) • Egia • Gros (Sagues) • Ibaeta ( Berio, Errotaburu, Igara, Infernua, Lorea ) • Igeldo • Intxaurrondo
Loiola (Txominenea) • MartuteneMiracruz-Bidebieta • Parte Zaharra • Zubieta