Antigua-Luberri BHI

Antigua Luberri institutua.

Antigua-Luberri BHI Donostiako Bigarren Hezkuntzako Institutu publiko bat da. Benta Berri auzoan dago eta 2001 urtean zabaldu zituen ateak. Bereziki Antigua, Añorga, Ibaeta eta Benta Berriko gazteei zuzentzen die bere hezkuntza eskaintza.[1]

Barne Antolaketa

Zuzendaritza taldea

  • Zuzendaria: Alain Urizar
  • Ikasketa buruak: Itziar Ferran eta Enara Elustondo
  • Idazkaria: Beatriz Odriozola

Batzorde pedagogikoa

Bertan, zuzendaritza taldea mintegi-buru guztiekin eta orientatzailearekin elkartzen da. Hamabostean behin bilduko da. Batzorde hau, ikastetxearen antolakuntzarako batzorde garrantzitsutzat jotzen da.

Eskola kontseilua

Ordezkapenaren organo gorenean eskola-estamentu guztiak ordezkatuak daude honako eraketarekin:

  • Zuzendaritza: zuzendaria, ikasketa buruak eta idazkaria
  • Irakasleen 11 ordezkari
  • Gurasoen 9 ordezkari
  • Irakasle ez direnen ordezkari bat
  • Hezkuntza/arreta osagarriko pertsonalaren ordezkari bat
  • Udaletxeko ordezkari bat

Zerbitzuak

Garraioa

Garraioari dagokionez, Igeldokoak autobusa daukate. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Gainera txirrinduentzako aparkalekua du.

Jangela

DBHko ikasleak jangelan jateko aukera dute. Jangelan hainbat arau bete behar dira:

  1. Puntualtasunaren garrantzia, bi txanda kateatuak daudelako
  2. Bakoitzak egunero bere gauzak jaso behar ditu
  3. Kontuz ibili beharra mahaien inguruan edo pasiloan
  4. Norberak bere lekua du esertzeko ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten dira
  5. Eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete gelditzen zaie
  6. Etorri ezina duenak aurrez jakinaraztea eskatzen da, janaria alferrik gal ez dadin
  7. Denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko jangelan

Jolas garaia

Jolas garaian hainbat jarduera egiten dira: errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketak besteak beste.

Kutxategiak

12-16 urteko ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolas garaietako gauzak sartzeko: futbol eta saskibaloi baloiak, kartak, beste jolasak, etab.

Ikasleen jokabide autonomoagoa bultzatzen ari da jolas garaietako talde dinamika aberastu dadin.

Liburutegia

  • Liburutegiko katalogoa
  • Irakurlearen txokoa
  • Ekarritako azken liburuak eta DVDak
  • Ipuin lehiaketak

Kultur eta kirol ekintzak

Plazak mugatuak dira. Izena ahalik eta lehen emateak lehentasuna emango du talde batean.

Kuota Irailean eta Ekainean kobratzen da, %50 hilabete bakoitzean.

Proiektuak

  • AGENDA 21
  • ELOS europar sarea[2]
  • Gure aldizkaria
  • Hizkuntz normalkuntza
  • Prentsa-tailerreko blogak

Azpiegitura eta baliabideak

Gela espezifikoak eta laborategiak

  • 3 Informatika gela
  • Gimnasioa eta kirol anitzetako patioa
  • 2 Teknologia gela
  • Fisika, biologia-geologia eta kimika laborategiak
  • 2 plastika gela
  • Musika gela
  • 7 bikoizketa gela
  • Gela digitala
  • Hizkuntza gela
  • Marrazketa gela
  • ZIG gela
  • ZIG laborategia

Baliabideak

  • Ordenagailua eta arbela digitala gela guztietan

Ikasketak

  • DBH
  • DBH eleanitza (frantsesez)
  • Batxilergoa
  • Batx eleanitza (Ingelesez)
  • ZIG

Galeria

Erreferentziak

  1. «Antigua-Luberri BHI | Antigua-Luberri BHI» www.antigua-luberri.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  2. «Antigua Luberri, atzerrira zabalik» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).

Ikus, gainera

  • Luberri GNU/Linux banaketa.
  • Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa
  • Luberri (buletina), Espainiako Gerra Zibilaren ostean euskaraz argitaratu zen lehen aldizkaria. Nekazari eta ganaduzaleentzako buletin txikitxo bat.

Kanpo estekak

i  e  a
Donostiako ikastetxeak
   Haur Hezkuntzako ikastolak

Axular lizeoa · Herri Ametsa ikastola · Santo Tomas Lizeoa · Zurriola Ikastola · Ibai Ikastola


 
   Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak
Aitor ikastola · Amara Berri eskola · Orixe ikastola · Ibai Ikastola
 
   Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak

Belen ikastetxea · Ekintza ikastola · Mariaren Bihotza · Mary Ward ikastetxea · Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea · Santa Teresa ikastetxea


 
   Lehen Hezkuntzako ikastolak
 
   Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak

Arantzazuko Ama BHI · Zubiri-Manteo BHI · Bidebieta BHI · Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI · Altza BHI · Lauaizeta Ikastola BHI · Antigua-Luberri BHI


 
   Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak
Santa Teresa ikastetxea
 
   Bigarren Hezkuntzako ikastolak - Lizeoak
 


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253623
  • Commonscat Multimedia: Antigua-Luberri BHI / Q12253623

  • Wd Datuak: Q12253623
  • Commonscat Multimedia: Antigua-Luberri BHI / Q12253623


Ikastola Artikulu hau ikastola, eskola edo ikastetxe bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.