Bayreuth

Bayreuth
Bayreuth
Alemaniako hiri-udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
AlkateaThomas Ebersberger (en) Itzuli
Izen ofizialaBayreuth
Jatorrizko izenaBayreuth
Posta kodea95401–95448
Udalerri kodea09462000
Geografia
Koordenatuak49°56′53″N 11°34′42″E / 49.9481°N 11.5783°E / 49.9481; 11.5783
Map
Azalera66.89 km²
Altuera344 m
MugakideakBayreuth (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria74.506 (2022ko abenduaren 31)
597 (2021)
alt_left 38.107 (%51,1) (%48,9) 36.399 alt_right
alt_left  (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea) (%48,9) 36.469 alt_right
<div title="Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea%"> <td error"px;"> <td error"px;">
Dentsitatea1.113,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia921, 9201, 9209
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAnnecy, Rudolstadt, La Spezia eta Tekirdağ (en) Itzuli
MatrikulaBT
bayreuth.de

Bayreuth (alemanez baɪˈʁɔʏt ahoskatua) Alemaniako Bavaria estatuko hiri bat da, Main gorria ibaiaren ertzean dagoena. 72.683 biztanle ditu 2010eko erroldaren arabera. Richard Wagner konposatzailea bertan bizi izan zen 10 urtez.

Historia

Sorrera

Hiria XII mendearen erdi aldera Andechs kondeek sortu zutela uste da baina bere lehenengo aipamena 1194koa da. Baierrute izena ematen zaio agiri batean, non rute hitzak argi unea esan nahi duen eta baier hitzak bavariar jatorria adierazten duen. Hasiera hartan villa bezala izendatzen da baina 1231erako civitas (herria) izendapena dauka. 1260an Nurenbergeko burgraveak eskuratu zuen.

Aro modernoa

1528an luteranismoaren alde egin zuen. XVII mendea bikain hasi zuen, izan ere Kristian mangraveak Bayreuthen bizitzea erabaki baitzuen, baina berehala hainbat gertaera lazgarri jasan zituen, hala nola suteak (1605 eta 1621ean), izurriak (1620an) eta honetaz gain Hogeita Hamar Urteko Gerra.

Mangravearen Opera Etxea

XVIII. mendean mangraveek benetako hiri izaera eman zioten udaletxea, kartzela, monasterioa eta lehenengo zeramika lantegia ezarriz. 1735 eta 1763 artean agindu zuen Frederiko mangravearen eskutik bere "urrezko aroa" ezagutu zuen Bayreuthek. Mangravearen Opera Etxea (Markgräfliches Opernhaus), gaztelu berria, jauregi berria eta eguzkiaren tenplua eraiki zituen barroko eta rokoko estiloak hiriaz jabetu zirelarik. Erlijioaren inguruan ere tolerantzia garaiak etorri ziren, katolikoei mezak ospatzeko eskubidea eman eta juduen sinagoga ere eraiki zirenean.

1791ean Prusiak eskuratu zuen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek okupatu zuten hiria 1806 eta 1810 artean. gerra bukatu zenean ordea Bavariaren barruan gelditu zen Bayreuth. Opera Etxeak erakarrita bertan bizi izan ziren Richard Wagner eta Franz Liszt konpositoreak, eta bertan hilobiraturik daude.

XX. mendea

Lehen Mundu Gerra amaitu berri zela Langileen batzordeak eskuratu zuen hiriaren agintea. Baina garai zailak ziren haiek. 1923an esate baterako Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistak 5.000 pertsona elkartu zituen ekitaldi batean. Adolf Hitler bera ere egon zen bertan. Nazien indarra handituz joan zen eta 1933an Bavaria iparraldeko nazien hiriburua bihurtu zen. Hauek Bayreuth eta Wagnerren musika beren erreferentzia bilakatu zuten.

Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbardaketek hiriaren herena suntsitu zuten, 4.500 etxe, eraikin publikoak eta lantegiak besteak beste. 1945ean estatubatuarrek eskuratu zuten Bayreuth.

Gerraren ondoren egoera latza jasan zuen izan ere beste toki askotatik ihes egindako jende ugari etorri baitzen eta ez zegoen etxerik guztientzako. Amerikarrek kanpaleku erraldoiak jaso zituzten jende guzti hau hartzeko.

Banaketa administratiboak

Bayreuth 39 barrutitan banaturik dago:

  • 1: Westliche Innenstadt
  • 2: Östliche Innenstadt/Obere Röth
  • 3: Cosima-Wagner-Straße/ Nürnberger Straße/Universitätsstraße
  • 4: Südöstliche Innenstadt
  • 5: Südwestliche Innenstadt
  • 6: Birken
  • 7: Justus-Liebig-Straße/Quellhöfe/Rückertweg
  • 8: Leuschnerstraße/Ludwig-Thoma-Straße
  • 9: Saas[1]
  • 10: Bismarckstraße/Friedrichstraße/Moritzhöfen
  • 11: Freiheitsplatz/Malerviertel
  • 12. Erlanger Straße/Wolfsgasse
  • 13: Jakobshof
  • 14: Hetzennest/Braunhof/Fantaisiestraße
  • 15: Meyernberg
  • 16: Nördlicher Roter Hügel
  • 17: Grüner Hügel/Wendelhöfen
  • 18: Kreuz
  • 19: Herzoghöhe/Am Bauhof
  • 20: Nördliche Innenstadt
  • 21: Carl-Schüller-Straße/Bürgerreuther Straße/Gutenbergstraße
  • 22: Gartenstadt
  • 23: Bürgerreuth/Gravenreutherstraße
  • 24: St. Georgen/Grüner Baum/Burg
  • 25: Östliche Hammerstatt
  • 26: Westliche Hammerstatt
  • 27: Bernecker Straße/Insel/Riedelsberg
  • 28: Industriegebiete St. Georgen
  • 29: St. Johannis
  • 30: Neue Heimat
  • 31: Oberkonnersreuth
  • 32: Laineck
  • 33: Westlicher Roter Hügel
  • 34: Eubener Straße/Furtwänglerstraße/Schupfenschlag/Hohe Warte
  • 35: Seulbitz
  • 36: Aichig/Grunau
  • 37: Thiergarten/Destuben
  • 38: Oberpreuschwitz
  • 39: Wolfsbach

Klima

    Datu klimatikoak (Bayreuth)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 3 8 13 19 23 25 24 21 14 6 2 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4 -4 -1 2 6 9 11 11 8 4 0 -3 3.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 33 36 43 56 61 71 69 46 46 43 48 596.9
Iturria: Weatherbase [2]
Bayreutheko Festspielhaus antzokia

Ondasun nabarmenak

Hezkuntza-zentroak

Richard Wagner

Hiria, Richard Wagner konposatzailearekin duen loturagatik da ezaguna, bertan bizi izan zena 1872tik 1882 arte, urte bete beranduago Venezian hil zelarik. Wagnerren etxea, Wahnfried, hirian eraiki zen Luis II.a Bavariakoaren babesari esker, eta gaur egun Wagnerri buruzko museoa da.

Hiriaren iparraldean, Bayreuth Festspielhaus delakoa dago, bereziki Wagnerren operak antzezteko opera antzoki bat. Nibelungoaren eraztuna eta Parsifal operak, antzoki honetan estreinatu ziren. Urtero, hirian, Bayreutheko Jaialdia ospatzen da, konposatzaile alemaniarraren operak antzezten dituena. Hiri hau, bere unibertsitateagatik, Bayreutheko Unibertsitatea, ere ezaguna da, ekonomia zientziak eta ingurugiro arloan espezializatua dagoena.

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Holle, J.W. (1901). Geschichte der Stadt Bayreuth. Bayreuth
  2. Weatherbase. (2013). Weatherbase.com. .

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

Bavaria estatuko hiriak

Amberg Ansbach Aschaffenburg Augsburg Bamberg Bayreuth • Coburg Erlangen Fürth Hof


Ingolstadt Kaufbeuren Kempten Landshut Memmingen Munich Nurenberg Passau Ratisbona


Rosenheim Schwabach Schweinfurt Straubing Weiden in der Oberpfalz Würzburg

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3923
  • Commonscat Multimedia: Bayreuth / Q3923

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 132490826
  • BNF: 11995946q (data)
  • GND: 4005056-7
  • LCCN: n50012490
  • NKC: ge128727
  • SUDOC: 16976625X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 62640
  • Wd Datuak: Q3923
  • Commonscat Multimedia: Bayreuth / Q3923