Baso ilunean
Baso ilunean | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | The Backwoods |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra eta backwoods film (en) |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Artikutza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Koldo Serra |
Antzezlea(k) | |
Gary Oldman Virginie Ledoyen Paddy Considine Aitana Sánchez-Gijón Lluís Homar Alex Angulo Kandido Uranga Savitri Ceballos Patxi Biskert Yaiza Esteve (en) Andrés Gertrúdix [[Kategoria:Yaiza Esteve (en) antzeztutako filmak]] | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Filmax |
Edizioa | Javier Ruiz Caldera (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernando Velázquez |
Argazki-zuzendaria | Unax Mendia |
Baso ilunean 2006 urtean Koldo Serrak eginiko filma da. Nazioarteko titulua Backwoods zuen. Filma Canneseko Zinemaldian (2006ko maiatzaren 18an) eta Donostiako Zinemaldian (2006ko irailaren 24an) aurkeztu zuten. Artikutza, Arantza, Eratsun eta Aiako Harriaren natura parkean grabatua zen.
1971n Sam Peckinpah zuzendariaren Straw Dogs filmarekin antza handia du: haren gaia Kornuallesko herrixka batera bizitzera doan bikote baten istorioa da, bai eta herritar batzuekin dituzten harreman tirabiratsuak ere. Baso ilunean bezala, sekulako amaiera bortitza eta harrigarria du.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bikote ingeles bat (Paddy Considine - Virginie Ledoyen) 1970eko hamarkadan Hego Euskal Herrira doa oporretan. Han, beste bikote bat (Gary Oldman - Aitana Sánchez-Gijón) ezagutu du. Hasieran dena ondo doa, baina arazoak laster agertu dira.
Pertsonaiak
- Gary Oldman: Paul
- Paddy Considine: Norman
- Aitana Sánchez-Gijón: Isabel
- Virginie Ledoyen: Lucy
- Lluis Homar: Paco
- Yaiza Esteve: Nerea
- Andres Gertrudix: Antonio
- Jon Ariño: Lechon
- Kandido Uranga: Miguel
- Alex Angulo: Jose Andres
- Savitri Ceballos: Jose Andresen alaba
- Patxi Biskert: Jose Luis
- Jose Andres Zalduegi: tabernaria
Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Koldo Serra |
Gidoia | Jon Sagala eta Koldo Serra |
Ekoizlea | Guillaume Benski, Julio Fernandez, Aitor Lizarralde, Pablo Mehler eta Iker Monfort |
Musika | Fernando Velazquez |
Argazkilariak | Unax Mendia |
Edizioa | Javier Ruiz Caldera |
Efektu bereziak | Pau Costa |
Kanpo estekak
- Webgunea imdb.com
- Euskadiko Filmategia[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q798561