Kornualles

Kornualles / Kornubia
Cornwall
Kernow

Saint Piran's flag (en) Itzuli
UK Cornwall.svg
Geografia
HiriburuaTruro
50°15′36″N 5°3′4″W
Azalera3.563
MugakideakDevon
Administrazioa
Demografia
Biztanleria575.525 (2020)
7.315 (2018)
Dentsitatea161,53 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
  • Kornubiera eta ingeles
Ekonomia
Bestelako informazioa
cornwall.gov.uk

Kornualles edo Kornubia[1] (kornubieraz: Kernow; ingelesez: Cornwall, ofizialki) Ingalaterrako konderria eta nazio zelta bat da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago. Kulturari dagokionez, Gales eta Bretainiarekin oso lotura estua du: adibidez, Bretainian Bro Kernev/Cornouaille izenparekidea duen lurraldea ere badago.

3.547 km²-ko azalera du, 519.400 biztanle zituen 2005ean eta 568.210 2019an (160/km²). Hiriburua Truro da (20.920 biztanle 2001ean, 18.766 2011n).

Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.

Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bertan, autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.

Kornuallesko hiri nagusiak hauek dira: St Austell/Sen Ostell Fowydh (22.658 biztanle 2001ean) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh, 39.937 bz); hala ere, hiribildu historikoak hauek dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).

Hizkuntzak

Ingelesa mintzaira nagusia da egun, baina hizkuntza historikoa kornubiera da. XIX. mendean galdu zen arren, XX. mendean berpizteko mugimendua sortu eta hiztun berri batzuk ditu gaur egun.

Banaketa administratiboa

  1. Penwith
  2. Kerrier
  3. Carrick
  4. Restormel
  5. Caradon
  6. North Cornwall
  7. Isles of Scilly

Herritar ezagunak

Artikulu nagusia: «Kornubiar»

Udalerri nagusiak

Kornuallesko udalerri populatuenak.


# Udalerria Populazioa[2]
2001 2011
1 Redruth (Camborne barne) 39,937 42,690
2 Falmouth (Penryn barne) 28,801 31,988
3 St Austell 22,658 25,447
4 Truro 20,920 23,041
5 Newquay 19,562 20,189
6 Penzance 20,255 19,872
7 Saltash 14,124 15,566
8 Bodmin 12,778 14,614
9 Helston 10,578 12,184
10 St Ives 9,866 9,966
11 St Blazey (Par barne) 9,256 9,958
12 Liskeard 8,478 9,237
13 Launceston 7,135 8,910
14 Hayle 7,844 8,210
15 Torpoint 8,633 7,717
16 Bude (Stratton barne) 5,980 7,011
17 Wadebridge 6,222 6,599
18 Callington 4,048 5,786
19 Looe 5,280 5,112

Irudiak

Erreferentziak

  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Cornwall County Council
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23148
  • Commonscat Multimedia: Cornwall / Q23148

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 143316992
  • GND: 4010579-9
  • LCCN: n80106711
  • NKC: ge128969
  • Lekuak
  • OSM: 8508381
  • Wd Datuak: Q23148
  • Commonscat Multimedia: Cornwall / Q23148


  • i
  • e
  • a
Kornuallesko udalerriak
Udalerri nagusiak
BodminBude • Callington • CamborneCamelford • Falmouth • FoweyHayleHelston • Launceston • LiskeardLooeLostwithielMarazionMouseholeNewlynNewquayPadstow • Par • Penryn • PenzancePorthlevenRedruthSaltashSt AustellSt BlazeySt Columb MajorSt IvesSt Just in PenwithSt Mawes • Stratton • TorpointWadebridge
Udalerriak eta herriak
Kornuallesko udalerri eta herrien zerrenda
Herrixkak eta etxaldea
Kornuallesko herrixka eta etxaldeen zerrenda


Zelta nazioak

Irlanda ·  Eskozia ·  Gales ·  Bretainia ·  Kornualles ·  Man

  • i
  • e
  • a
 Aostako Harana ·  Bretainia ·  Eskozia ·  Euskal Herria ·  Faroeak ·  Flandria · Gagauzia ·  Gales ·  Galizia · Irlanda** · Katalunia Katalan Herriak ·  Kornualles ·  Korsika ·  Laponia ·  Man ·  Okzitania ·  Sardinia * Silesia Garaia ·  Sizilia ·  Valonia * Hego Tirol *  Frisia
    • Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituen Irlandako Errepublika estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
Ingalaterra Ingalaterrako konderriak Ingalaterra

BerkshireBristolBuckinghamshireCambridgeshireCheshireCumbriaDerbyshireDevonDorsetDurhamEkialdeko YorkshireEkialdeko SussexEssexGloucestershire • Kornualles • Londres HandiaManchester HandiaHampshireHerefordshireHertfordshireWightKentLancashireLeicestershireLincolnshireMerseysideNorfolkNorthamptonshireNorthumberlandIparraldeko YorkshireNottinghamshireOxfordshireRutlandShropshireSomersetHegoaldeko YorkshireStaffordshireSuffolkSurreyTyne eta WearWarwickshire • Mendebaldeko Midlands • Mendebaldeko SussexMendebaldeko YorkshireWiltshireWorcestershire