Banksy

Banksy
Bizitza
JaiotzaYate (en) Itzuli eta Bristol, 1974ko uztailaren 28a (49 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, margolaria, militante politikoa, artibista, idazlea, eskultorea, grafiti artista, activist shareholder (en) Itzuli, muralist (en) Itzuli eta kale-artista
Lantokia(k)West End
New York
Washington
Père Lachaise hilerria
Londres
Napoli eta Venezia
Lan nabarmenak
ikusi
  • One Nation Under CCTV (en) Itzuli
    Slave Labour (en) Itzuli
    Love is in the Bin
    Exit Through the Gift Shop (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Independent Spirit Awards
MugimenduaArte garaikidea
Izengoitia(k)Banksy
Genero artistikoaarte publikoa
social-artistic project (en) Itzuli
Kaleko artea
Grafitia
Eskulturagintza

banksy.co.uk
IMDB: nm2612991 Allocine: 422822 Allmovie: p607868
baliorik ez baliorik ez Instagram: banksy Youtube: UCxbCoGJrG1TYaQ36fP7Huuw Musicbrainz: dacf0119-dd09-4f80-b693-c0e5bb3d2a43 Discogs: 1117593 Edit the value on Wikidata

Banksy grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristol-tik hurbil, baina haren identitatea ezezaguna da.

Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Mezua, gehienetan, gerra, kapitalismo edo establishmentaren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak.

Kaleko arte hori, grafiti eta txantiloi teknikak nahasten dituena, Blek le Raten antzekoa da, baita Crass talde anarko-punk-ena. Txantiloiak, hasieratik erabili zituen, eta teknika hori erabiltzeagatik hasi zen nabarmentzen Bristolen eta Londresen.

Denboran zehar, Banksyk toki askotan paratu ditu grafitiak, Bristol eta Londresez gain. Hala nola, Estatu Batuetan edo Israelek Zisjordanian eraikitako harresian bertan. 2006an, Guantanamo espetxeko presoen antzera jantzi zuen panpin bat eta Kaliforniako Disneyland parkean paratu zuen. 2005ean Londresko British Museum-ean labar artearen aldaera bat utzi zuen, non giza irudi primitibo batek erosketa gurditxoa zeramala agertzen zen.

Galeria

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
  • Gizon biluzia, Bristol.
    Gizon biluzia, Bristol.
  • Arratoi anarkista
    Arratoi anarkista
  • Pulp fiction
    Pulp fiction
  • Ozonoaren aingerua
    Ozonoaren aingerua
  • Zisjordaniako harresian
    Zisjordaniako harresian
  • Zisjordaniako harresian
    Zisjordaniako harresian
  • Lore horia
    Lore horia
  • Arratoi grafitiegilea
    Arratoi grafitiegilea
  • Poliziak elkarri musuka
    Poliziak elkarri musuka
  • Heriotza irribarretsu
    Heriotza irribarretsu

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • Banksyren kale lanaren argazkiak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banksy