Azai klana

Azai klana
Datuak
Motauji (en) Itzuli

Azai klana (japonieraz: 浅井氏, Azai-shi?) Japoniako historiako Sengoku aroan, bere egoitza Ōmi probintzian (gaur egun Shiga prefektura) izan zuen daimyō leinu bat izan zen. Azai klana, Asakura klanarekin batera, Oda Nobunagaren aurka agertu zen XVI. mendearen amaieran. Odaren armadak garaitu zituen bi klanak 1570eko Anegawako guduan, eta behin betiko, hiru urte beranduago ezabatuak izan ziren, euren gaztelua, Odani gaztelua hartua izan zenean.

Azai klaneko funtsezko kideak

  • Azai Sukemasa: Odani gaztelua ezarri zuen 1516an.
  • Azai Hisamasa: Sukemasaren semea, Sasaki klanak garaitu zuen
  • Azai Nagamasa: Hisamasaren semea, Oda Nobunagarekin gatazkak izan zituen eta honen aurka agertu zen, Asakura klanarekin eta Hiei mendiko sōheiekin aliantza bat eratuz. 1570eko Anegawako guduan garaitu zuen Oda Nobunagak. Bere alaben artean, Yodo-Dono, Toyotomi Hideyoshiren bigarren emaztea eta Toyotomi Hideyoriren ama zena, eta Oeyo, Tokugawa Hidetadaren emaztea eta Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna izan zen Tokugawa Iemitsuren ama izan zena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1872031
  • Commonscat Multimedia: Azai clan / Q1872031

  • Wd Datuak: Q1872031
  • Commonscat Multimedia: Azai clan / Q1872031


Historia
Japonia
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.