Assemblea Nacional Catalana

Assemblea Nacional Catalana

2012an ANCek Vicen ospatutako ekitaldia.
Data2011ko apirilaren 30a
EgoitzaLa Marina kalea, 35
Katalunia Bartzelona, Katalunia
Kideak80.000
(2017ko irailean)
LehendakariaJordi Sànchez i Picanyol
Lehendakari ordeaAgustí Alcoberro i Pericay
Webguneaassemblea.cat

Assemblea Nacional Catalana, ANC edota Moviment per la Independència (euskaraz, Kataluniako Batzar Nazionala edo Independentziaren Aldeko Mugimendua) zuzenbide estatu demokratiko eta sozial bat eratuz Kataluniaren independentzia politikoa lortzeko helburua duen erakunde herritar, unitario, anitz eta demokratiko bat da. Erakunde honen buru Maria Dolors Feliu dago.

Historia

Erakunde honen hastapena 2011ko apirilaren 30an ospatutako Conferència Nacional per l'Estat Propi (Berezko Estatuarentzako Biltzar Nazionala) biltzarrean kokatzen da, honetara 1.500 pertsona bertaratu zirelarik. Biltzar honetan Consell permanent (Kontseilu Iraunkorra) delakoa hautatu zen, baste batzuen artean honako hauek osatu zutelarik: Aureli Argemí, Enric I. Canela, Carles Castellanos, Josep Cruanyes, Josep Dalmau, Miquel Esquirol, Patrícia Gabancho, Julià de Jòdar, Joel Joan, Enric Larreula, Lluís Llach, Josep Maria Murià, Ferran Requejo, Francesc Ribera, Pep Riera, Blanca Serra, Eva Serra, Jordi Solé, Josep Maria Terricabras, Quim Torra eta Ricard Torrents; secretariat provisional (behin-behineko idazkaritza) delakoa ere hautatu zuten, beste batzuen artean honako hauek osatu zutelarik: Alfred Bosch, Miquel Strubell, Miquel Sellarès eta Jaume Soler.[1][2]

2012ko martxoaren 10an Bartzelonako Palau Sant Jordin ANCren biltzar konstituziogilea ospatu zen,[3][4], bertan estatutuak, barne araudia eta independentziarako bidai orria onartu zirelarik.[5]

2012ko apirilean Carme Forcadell ANCko lehendakari gisa hautatua izan zen, aldiz Carles Castellanos lehendakariorde, Llorenç Sotorres diruzain eta Jordi Martínez idazkari.[6]

Babesa

Kataluniako Biltzar Nazionalak hainbat pertsonaren babesa jaso du. Kataluniako Biltzarraren 40. urteurrenean, erakunde hartako 40 kidek ANCri babesa eman zioten, haien artean honako hauek zeuden: Miquel Sellarès, Jordi Carbonell, Blanca Sierra eta Ricard Lobo.[7] Bestalde, Crida (Deia) delakoaren sorreraren 31. urteurrenean erakunde hartako hainbat kide-ohiek ANCren aldeko adierazpen bat sinatu zuten. Adierazpen haren sinatzaileen artean erakundearen buru eta bultzatzaile nagusiak daude, haien artean Àngel Colom, Aureli Argemí, Jordi Sànchez, Joan Manuel Tresserras, Xavier Bosch eta Armand de Fluvià, bai eta ekintzaile ezagunagoak ere, esate baterako Jordi Rodri, Andreu Camps, Jordi Llobet edota Agustí Argimón, urte luzetan zehar Crida erakundearen lehenbiziko lerroan egon ziren pertsonak.

Burututako kanpainak

Estelada Artésen.

2012ko ekainaren amaieraldera Seu Vella (Lleida udalerrian "Marxa cap a la Independència" ("Independentziaren Aldeko Martxa") kanpainari ekin zitzaion, behin lurralde osoan barna jai giroko ekintza sinboliko eta aldarrikapenak ospatu ostean Kataluniako Egun Nazionala den irailaren 11an Bartzelonan "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa izeneko martxa erraldoiarekin amaitzeko. Uztailean, Bageseko Independentziaren Aldeko Elkarteak eskualdeko hamar udalerri baino gehiagotan zehar "Estelada gegant pel Bages" ("Estelada erraldoia Bagesen barna") kanpaina burutu zuen, tartean honako udalerri hauek zeudelarik: Sallent, Artés, Sant Joan de Vilatorrada, Cardona, Santpedor, Manresa, Balsareny, Moià, Navàs, Fonollosa, Súria eta Begues.

Erreferentziak

  1. La Conferència per l'Estat Propi inicia la ruta sobiranista. El Punt Avui. 2011ko maiatzaren 1a.
  2. Consens i unitat per impulsar l'Assemblea Nacional Catalana. Llibertat. 2011ko apirilaren 30a.
  3. Neix oficialment l'Assemblea Nacional de Catalunya per traçar el camí cap a la independència. Diari Ara. 2012ko martxoaren 10a.
  4. Neix l'Assemblea Nacional Catalana amb l'objectiu de promoure un referèndum per la independència el 2014. 324.cat. 2012ko martxoaren 10a.
  5. L'ANC marca un full de ruta cap a la independència. VilaWeb. 2012ko martxoaren 11.
  6. Carme Forcadell elegida presidenta de l'ANC i Carles Castellanos com a vicepresident
  7. La flama de l'Assemblea de Catalunya revifa a l'església de Sant Agustí 40 anys després, Directe.

Kanpo estekak

  • Assemblea Nacional Catalana edo Kataluniako Biltzar Nazionalaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2860914
  • Commonscat Multimedia: Assemblea Nacional Catalana / Q2860914

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 305023583
  • CANTIC: a11683636
  • GND: 1045121746
  • LCCN: n2013048250
  • Wd Datuak: Q2860914
  • Commonscat Multimedia: Assemblea Nacional Catalana / Q2860914