Artois

Artikulu hau Frantziako eskualde historikoari buruzkoa da; Iparraldeko Frantziako estatu feudala gaitzat duena beste hau da: «Artoisko konderria»

Artois


Artois (fr), Artesië (ne)

Ez da estatua
Artoisko bandera
Bandera
Artoisko armarria
Armarria
Artois
Hiriburua Arras
Hiri nagusiak Saint-Omer, Lens, Béthune
Administrazioa Pas-de-Calais departamentua, Frantzia
Eremua 4911 km²
Biztanleria 1100000 inguru
Administrazioa Pas-de-Calais departamentua, Frantzia
Dirua Euroa
Herritarra
Hizkuntza(k) Frantsesa, pikardiera

Artois[1][2] (frantsesez: Artois; nederlanderaz: Artesië) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Pas-de-Calais departamendua osatzen duena. Guztira 4.911 kilometro koadroko azalera eta, egun, miloi bat biztanle inguru ditu. Eskualdeko hiri nagusiak Arras, Saint-Omer, Lens eta Béthune dira.

Historia

Aro kristauaren hasieran zelta atrebatek hartua, frankoen eskuetan erori zen V. mendean. Jatorrizko konderri feudala bazen ere, Flandriako konderriarekin bat egin zuen. 1180an Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan Frantziako Erresumarekin bat egin zuen, 1237an berriro konderri independente izateko, Roberto I.a Artoiskoaren esku. Oinordetzaren bitartez, 1384tik aurrera, Borgoinako dukeek agindupean izan zuten eskualdea, eta 1493an habsburgotarren eskuetara igaro zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Hitzarmena sinatu ondoren, Frantziako koroak betiko hartu zuen. Bertokoek, nahiz eta frantsesdunak izan, eskualdea beti Herbehereetako zatitzat jotzen zuten. Lehen Mundu Gerran gudu latz ugari izan ziren bertan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindiaren 151. araua: Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak.
  2. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .


Frantziako eskualde historikoak

Alsazia • AngoumoisAnjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • BearnoBorboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat VenaissinDofinerriaFlandriako konderriaFoixForez • Franche-Comté • GaskoiniaGuiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderriaKorsikaLanguedocLandau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • MarcheNafarroa BehereaNivernaisNormandiaOrleanerriaPertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • RoussillonSaintongeTurenaTrois-Évêchés

50°30′N 2°30′E / 50.500°N 2.500°E / 50.500; 2.500
Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159987
  • Commonscat Multimedia: Artois / Q159987

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134901292
  • GND: 4085990-3
  • LCCN: n83014788
  • NKC: ge128681
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00528/eu_a_5284/a5284
  • Wd Datuak: Q159987
  • Commonscat Multimedia: Artois / Q159987