Guiena

Guiena
 Frantziako Erresuma
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°58′37″N 0°10′34″W / 43.977°N 0.176°W / 43.977; -0.176
Map
Demografia

Guiena[1] (frantsesez: Guyenne; okzitanieraz: Guiana) Okzitaniako eskualde historikoa da, egungo Frantziako hego-mendebaldean kokatua eta garai bateko Akitaniako Dukerriaren azken faseko lurraldea. Pentsatzen da Guiena Akitania izenaren herri hizkerako desitxurapen bat dela.

Honen barruan Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue lurralde historikoak zeuden, baita Lapurdi ingurua ere, nahiz eta tamaina desberdinak izan zituen historian, askotariko gerra eta hitzarmenen ondorioz.

Parisko Hitzarmenaren ondoren (1295) Akitaniako dukearen (Ingalaterrako erregearen) kontrolpeko lurraldea izan zen. XV. mendean, kostaldeko lur-zerrenda batek osatzen zuen, Blayetik Lapurdiraino, Bordele hiriburu zuela. 1453an, Castillongo guduaren ondorioz, Akitaniako Dukerriaren azkena heldu zen, Frantziaren eskuetan geldituz. Gaskoinia, Limousin, Saintonge eta Bearnorekin lurralde handi bat osatzen zuen.

Euskal Herriaren parte bat ere, Lapurdi, gutxi gora-behera, Guienaren parte izan zen, eta hortaz, Ingalaterrako Erresumaren kontrolpeko lurraldea.

Ikus, gainera

  • Gaskoinia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30)..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q849324
  • Identifikadoreak
  • NKC: ge129215
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q849324


Frantziako eskualde historikoak

Alsazia • AngoumoisAnjouArtoisAunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • BearnoBorboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat VenaissinDofinerriaFlandriako konderriaFoixForez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderriaKorsikaLanguedocLandau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • MarcheNafarroa BehereaNivernaisNormandiaOrleanerriaPertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • RoussillonSaintongeTurenaTrois-Évêchés


Okzitaniako bandera Okzitaniako eskualde historikoak Okzitaniako bandera

Auvernia Bearno Borboierria Dofinerria Gaskoinia (horren barruan: Armagnac, Bigorra eta Arango harana) Guiena (horren barruan: Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue) Limousin (horren barruan Limousingo leinua) Languedoc (horren barruan: Foix Herria eta Fenolhedés) Monako Okzitaniako haranak Nizar herria Proventza (horren barruan: Comtat Venaissin) Velai (antzinean Languedoc-en) Vivarés (antzinean Languedoc-en)


La Gàrdiako barrendegia