Arrasate Press

Arrasate Press
Arrasate press.jpg
Motaherri aldizkaria
Fitxa teknikoa
Azken alea2001eko abenduaren 1a
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaArrasate
ArgitaletxeaAED / ARKO / Goiena
Banaketa
Banatze-eremuaArrasate
Maiztasunaostiralero
Salneurria0
Identifikadoreak
ISSN0214-4654

Arrasate Press AED euskara elkartearen ekimenez eta lagun talde baten lanari esker Arrasaten sortutako euskara hutsezko aldizkaria zen, ostiralero herriko albisteak biltzen zituena. 1988an sortuta, euskara hutsean idatzitako lehen herri astekaria izan zen.

Historia

Arrasate Press aldizkariaren lehen alea 1988ko abenduaren 2an kaleratu zen, lau lagunen artean euskarazko herri aldizkaria sortzearen ideia hura gauzatu ondoren. Aldizkariaren lehen erredaktore burua Joxe Aranzabal izan zen. Arrasateko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzei esker, eta herriko denden publizitateak emandako diru-sarrerei esker, euskarazko aldizkari bat mantendu ahal izatea oso zaila zen garai haietan aurrera eramatea lortu zuten. Garai hartan AED euskara elkarteak kudeatzen zuen aldizkaria, baina 1990ean, Arrasate Telebistaren sorrerarekin batera, Arrasate Komunikabideak (ARKO) elkartea sortu eta haren eskuetara pasa zen. Guztira 7.350 ale inguru banatzen ziren Arrasate eta Aramaioko herritarren artean, beti ere doan.

12 urtez aldizkari independente bezala argitaratu ondoren, Debagoieneko komunikabideen bateratzearen ondorioz Goiena kooperatiba eta honen Goienkaria eskualdeko aldizkariaren sorrerarekin batera, azken honen atal izatera pasa zen. Honenbestez, eskualdeko aldizkari gehienak (Arrasate Press, Berrigara, Goibekokale, Aretxagazeta, Kontuola eta Ze Barri?), guztiak Oñatiko kontzejupetik aldizkaria izan ezik, Goienkariarekin batera argitaratzen hasi ziren 2000ko abenduaren 1ean.

Beranduago, Goienkariaren eraberritzearekin batera, herriko aldizkari hauek haren atal izateari utzi zioten, eta desagertu egin ziren. Gaur egun, Goienkariaren 19.000 ale inguru banatzen dira, euskara hutsean, eskualde osoan zehar.

Erreferentziak

  • Arrieta, Deiane. Arrasate Press: Hamasei urte tokiko prentsaren aitzindaritzan. 2004.
  • Arrasate Pressi omenaldia[Betiko hautsitako esteka]
  • Arrasate Press eta euskarazko herri prentsa[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Joxe Arantzabal Arrasate Presseko sortzaileari elkarrizketa
  • Arrasate Pressek 20 urte bete ditu
  • Arrasate Pressen 20. urteurrena ospatzeko sortzaileek egindako afariaren kronika
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254086
  • Identifikadoreak
  • ISSN: 0214-4654
  • Wd Datuak: Q12254086