Antonio Juan Onieva Santamaría

Antonio Juan Onieva Santamaría

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Juan Onieva Santamaría
JaiotzaIruñea, 1886ko abuztuaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1977 (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Antonio Juan Onieva Santamaría nafar legegizona eta idazlea izan zen (Iruñea, 1886ko abuztuaren 19a - Madril, 1977ko maiatza). Voz de Asturias aldizkaria sortu zuen Oviedon eta hiri bereko prentsa elkarteko lehendakaria izateaz gainera, UNESCOren ordezkari izan zen Belgikan. Biografia-lanak, eleberriak eta antzerki lanak idatzi zituen, besteak beste. Lan nagusiak: César Borgia, Legazpi, Velázquez, Goya, Unamuno, Entre montañas, La eterna inquietud, Un bravo, Un aventurero en Tánger, Derecho de asilo, Guía del museo del Prado eta Las joyas del arte en las galerías europeas.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8201318
  • Commonscat Multimedia: Antonio J. Onieva / Q8201318

  • Wd Datuak: Q8201318
  • Commonscat Multimedia: Antonio J. Onieva / Q8201318