Antonio Buero Vallejo

Antonio Buero Vallejo

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Buero Vallejo
JaiotzaGuadalajara, 1916ko irailaren 29a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril, 2000ko apirilaren 29a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Victoria Rodríguez  (1958 -  2020ko apirilaren 29a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • En la ardiente oscuridad (en) Itzuli
    Eskailera baten historia
    Q5966784 Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaReal Academia Española
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaolerkigintza
dramaturgia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0119289 Find a Grave: 7395840 Edit the value on Wikidata

Antonio Buero Vallejo (Guadalajara, 1916ko irailaren 29a - Madril, 2000ko apirilaren 29a) espainiar antzerkigilea izan zen. 36ko Belaunaldian kokatzen zaio. 1986an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Biografia

Errepublikaren aldekoa eta marxista, Gerra Zibila bukatu ondoren heriotzara kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Miguel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero, antzerkia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen eta, hari esker, bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen.

Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denborak aurrera egin ahala. Hauek ditu lan aipagarrienetako batzuk: En la ardiente oscuridad (1950, Illunpe goritan, Maria Dolores Agirrek euskaratua), Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), Un soñador para un pueblo (1958), El concierto de San Ovidio (1962), La doble historia del doctor Valmy (1964an debekatua, 1976an antzeztua), Llegada de los dioses (1971), La Fundación (1974), Diálogo secreto (1984), Lázaro en el laberinto (1986), Música cercana (1989), Las trampas del azar (1994) eta Misión al pueblo desierto (1999).

Obra

Haren antzerki obrak estrenaldi dataren arabera:

  • Las palabras en la arena (1943)
  • Historia de una escalera (1949)
  • En la ardiente oscuridad (1950), Ilunpe goritan bezala Dolores Agirrek euskaratuta.
  • La tejedora de sueños (1952)
  • La señal que se espera (1952)
  • Casi un cuento de hadas (1953)
  • Madrugada (1953)
  • Irene, o el tesoro (1954)
  • Hoy es fiesta]] (1955)
  • Las cartas boca abajo (1957)
  • Un soñador para un pueblo (1958)
  • Las Meninas (1960)
  • El concierto de San Ovidio (1962)
  • Aventura en lo gris (1963)
  • El tragaluz (1967)
  • La doble historia del doctor Valmy (1968)
  • El sueño de la razón (1970)
  • Llegada de los dioses (1971)
  • La fundación (1974)
  • La detonación (1977)
  • Jueces en la noche (1979)
  • Caimán (1981)
  • Diálogo secreto (1984)
  • Lázaro en el laberinto (1986)
  • Música cercana (1989)
  • Las trampas del azar (1994)
  • Misión al pueblo desierto (1999)

Buero Vallejo zineman

Buero Vallejoren zenbait obra zinemara eraman izan dira:

  • Historia de una escalera (filma) Ignacio F. Iquinok zuzenduta (1950)
  • En la ardiente oscuridad (filma) Daniel Tinayrek zuzenduta (1959)
  • Esquilache (filma) Josefina Molinak zuzenduta (1989).[1].

Erreferentziak

  1. http://www.filmaffinity.com/es/film991284.html
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • Euskarari ekarriak: Antonio Buero Vallejo
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q373044
  • Commonscat Multimedia: Antonio Buero Vallejo / Q373044

  • Wd Datuak: Q373044
  • Commonscat Multimedia: Antonio Buero Vallejo / Q373044