Anna Pavlova

Anna Pavlova

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1881eko otsailaren 12a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaHaga, 1931ko urtarrilaren 23a (49 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Heriotza modua: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Victor Dandré (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, editorea eta silent film actor (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • French Order of Academic Palms French Order of Academic Palms
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

IMDB: nm0667816 IBDB: 438958
IMSLP: Category:Pavlova,_Anna Find a Grave: 1380 Edit the value on Wikidata

Anna Pavlovna Pavlova (errusieraz: Анна Павловна Павлова; San Petersburgo, 1881eko otsailaren 12a - Haga, 1931ko urtarrilaren 23a) errusiar ballet-dantzaria izan zen. Beltxargen aintzira balletagatik bereziki ezaguna.[1]

Biografia

San Petesburgoko ospital militar batean jaio zen, bere aita, Matvey Pavlovich Pavlov, Preobrazhensky erregimenduan ari baitzen. Annak bi urte zituela hil zen. Batzuen ahotan, benetako aita beste bat zen, Lazar Polyakov bankaria, bere ama berarentzat egiten zuen lan eta.[2]

Mariinski antzokia ezagutu zuenean dantzaria izan nahi zuela jakin zuen eta Marius Petipa koreografoaren Loti Ederra ikusi eta gero. Hamar urterekin sartu zen Balleteko Eskola Inperialean, eta bertan, Pavel Gerdt, Christian Johansson eta Eugenia Sokolova bezalako irakasleekin aritu zen 1899an egin zuen bere debuta, Les Dryades prétendues obrarekin.[2]

1905ean, Beltxargen heriotzarekin arrakasta handia lortu zuen, Mikhail Fokin koreografoak berarentzat sortutako dantzarekin. Hortik aurrera, gorakada izan zuen, 1906an lehen dantzari izendatu zuten.[2]

Antzerki inperialetako ballet guztietan dantzatu zuen, eta 1909. urtean Diaghileven konpainian sartu zen. 1910. urtean Nijinskirekin dantzatu zuen Parisen. 1910-1913 urteetan, Pavlovak Antzoki inperialetako denboraldietan dantza egin zuen, eta gainerako hilabeteetan atzerrian.

1913. urtean Errusiatik alde egin zuen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Londresen osatu zuen konpainia; ondoren Estatu Batuetara jo zuen, eta bost urtez egon zen han. Gerra amaitu ondoren, Europara itzuli zen eta mundu osoan zehar ibili zen dantza egiten.

Aipagarriak dira, besteak beste, bakarlari gisa dantzatu zituen dantzak: Burduntzia; Kaliforniako mitxoleta; Gavotte; Christmas; eta Michel Fokinek bereziki Pavlovarentzat sortutako Beltxargaren heriotza. Anna Pavlova ez zen berrikuntzarik sartzen ahalegindu, baina dantza egiteko zuen modu berezi ederrak, giro eta sentipen berria eman zien ballet zaharrei.

Filmografia

  • The Dumb Girl of Portici (Phillips Smalley eta Lois Weber, 1916).[3]

Irudi galeria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Ingelesez) «Anna Pavlova | Russian ballerina | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Anna Pavlova, la gran dama rusa del ballet» historia.nationalgeographic.com.es 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. (Gaztelaniaz) «The Dumb Girl of Portici (película 1916) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Phillips Smalley, Lois Weber» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Bibliografia

  • (Ingelesez) Kerensky, Oleg. (1973). Anna Pavlova. Dutton ISBN 978-0-525-17658-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  • (Ingelesez) Money, Keith. (1982). Anna Pavlova: Her Life and Art. Collins ISBN 978-0-00-216366-8. (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  • (Ingelesez) May, Helen. (1958). The Swan: The Story of Anna Pavlova. T. Nelson (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q151874
  • Commonscat Multimedia: Anna Pavlova / Q151874

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 42020434
  • ISNI: 0000000081209762
  • BNE: XX5796544
  • BNF: 13749631q (data)
  • GND: 118641557
  • LCCN: n79033028
  • NDL: 00550052
  • NKC: jn20011211188
  • NLA: 35413038
  • CiNii: DA1490841X
  • SNAC: w6ws8xkn
  • SUDOC: 032315856
  • ULAN: 500335419
  • UB: a1194815
  • Open Library: OL6575337A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04778/eu_p_0957/p0957
  • Britannica: url
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/22869
  • Wd Datuak: Q151874
  • Commonscat Multimedia: Anna Pavlova / Q151874


  • i
  • e
  • a
Emakume asmatzaileak