Tabitha Babbitt

Tabitha Babbitt
Bizitza
JaiotzaHardwick (Massachusetts), 1779ko abenduaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHarvard (Massachusetts), 1853ko azaroaren 18a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaShakers (en) Itzuli

Sarah "Tabitha" Babbitt (Hardwick, AEB, 1779ko abenduaren 9a – Harvard, AEB, 1853ko azaroaren 18a), Harvardeko komunitateko Shakers-eko kidea, Estatu Batuetako asmatzailea da. Zerra zirkularra, arrabol-burua eta hortz-protesia asmatu zituen, besteak beste. Hala ere, zalantzan jartzen da bera edo beste Shakers batzuk izatea zerra zirkularra asmatzen lehenak.

Biografia

Sarah (Tabitha) Babbitt 1779ko abenduaren 9an jaio zen, Hardwicken (Massachusetts). 1793ko abuztuaren 12an, Massachusettseko Harvardeko komunitateko Shakers-eko kide bihurtu zen.

Ikusirik gizonak zailtasunetan trontza erabiltzerakoan, ohartu zen haien mugimenduen erdiak alperrekoak zirela. Xafla biribila eraginkorragoa zela ikusirik, Babbittek, 1810 inguruan, zerratoki batean erabilitako lehenengo zerra zirkularra asmatu zuen. Zerra zirkular hori urak eragindako makina batera zintzilikatzen da, armazoi-zura ebakitzean esfortzuak murrizteko. Lehen zerra zirkularra egin zuen Albanyn (New York). Ez zuen patenterik egin aurkikuntza horretarako, beste batzuek erabili ahal zezaten, baina asmakizun hori bi frantsesek patentatu zuten Estatu Batuetan, hiru urte geroago, Shakersen paperetan zerra horri buruzko argibideak aurkitu zituztenean.

Babbittek sektarekin bat egin zuen datak oinarri hartuta, Stephen Millerrek zioen ez zela zerra zirkularra asmatzen lehena. Zioenez, zerra zirkularra Mount Lebanoneko shaker herrian asmatu zen, edo Amos Bishop-ek edo Benjamin Brucek, 1793an, hau da, ez ei zuen inondik inora shaker batek asmatu.

Babbitek hortz-protesiak egiteko prozesua sortu zuela eta arrabol-burua hobetu zuela ere esaten da. Iltze moztuaren asmakizuna partekatu zuen Eli Whitneyrekin. Shaker gisa, Babbittek ez zituen inoiz bere asmakizunak patentatu.

Oharrak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Tabitha Babbitt» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.


Erreferentziak


Ikus gainera

Bibliografia

Lotutako artikuluak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17524
  • Wd Datuak: Q17524
  • i
  • e
  • a
Emakume asmatzaileak


Biografia
Massachusetts
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.