Anna Hyatt Huntington

Anna Hyatt Huntington

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Vaughn Hyatt Huntington
JaiotzaCambridge, 1876ko martxoaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaRedding (Connecticut) eta Redding Ridge (en) Itzuli, 1973ko urriaren 4a (97 urte)
Familia
AitaAlpheus Hyatt
Ezkontidea(k)Archer Milton Huntington (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta artista
Parte-hartzailea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Madrilgo Udala
Lan nabarmenak
ikusi
  • El Cid by Anna Hyatt Huntington in Seville (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna
    Grand cross of the Civil Order of Alfonso XII Grand cross of the Civil Order of Alfonso XII  (1929)
    officier de l’Instruction publique officier de l’Instruction publique  (1915)
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Hyatt, Anna Vaughn, Huntington, Anna Vaughn Hyatt eta Huntington, Mrs. Archer Milton

Find a Grave: 6652854 Edit the value on Wikidata

Anna Vaughn Hyatt Huntington (Cambridge, Massachusetts, 1876ko martxoaren 10a – 1973ko urriaren 4a) eskultore estatubatuarra zen. Bere lanaren zati handiena zaldi-estatuek osatzen dute.

Biografia

Annaren aita Alpheus Hyatt zen, Harvard Unibertsitateko eta MITeko paleontologia eta zoologiako irakaslea. Aitaren eraginez, Anna Hyatt Huntington oso gazterik izan zen animalien anatomiarekin sentsibilizatua. Lehenik eta behin, Bostongo Henry Hudson Kitsonen ikaslea izan zen, zeina utzi baitzuen zaldi-anatomiari buruzko iritzi txarra nabaritu zionean.[1] Ondoren, Hermon Atkins MacNeil eta Gutzon Borglum Art Students League of New Yorkeko irakasleekin ikasi zuen. Denbora horretan guztian, animalia-formei buruzko ezagutza hobetu zuen, zoo eta zirku askotara joanez.

Bere lehen lanak New Yorkeko Society of American Artists-en erakutsi zituen, 1903an, Neguko Eguerdia izeneko bi zaldiren eskultura, besteak beste. Frantziara eta Italiara bidaiatu zuen. Palmes académiques sariak lortu zituen, eta Ohorezko Legioko zaldun egin zuten berak egin Joana Arc-en zaldi-multzoarengatik, zeinaren kopia bat, John Sanford Saltus mezenasek Frantziari eskainia, Bloisen jarri zuten, 1921ean.

1923an, Archer Huntington filantropoarekin ezkondu zen, eta hark, 1931n, 10.000 akre erosi zituen, eta Brookgreen Garden eraiki zuen Charlestonetik gertu (Hego Carolina), egoitza bat eta lantegi bat bere emaztearentzat. Annak artista ospetsu asko hartzen zituen, eta kokaleku bat eta lan egiteko beharrezko tresnak eskaintzen. Anna Hyatt Huntington XX. mendeko artista estatubatuar emankorrenetako bat izan zen. Brontzean, eta zenbait aluminioan ere bai, hondoratutako ehunka modelo ekoitzi zituen. Egun ere, Brookgreen Gardenseko bere lantegia jendearentzat zabalik dago, eta bere lanen aleak ez ezik, bere garaiko artista ezagun askoren lanak ere badaude bertan.

National Academy of Design akademiako eta National Sculpture Society (NSS) elkarteko kide izan zen, eta bere senarrarekin egin zuen 100.000 dolarreko dohaintzak ahalbidetu zuen azken elkarte horrek erakusketa bat egitea 1929an. Espainiako kulturaren eta historiaren pasionatua izaki, sarritan bidaiatu zuen Espainiara.[2] Bere senarra Sociedad Hispánica de América elkarteko sortzailea eta lehendakaria zen, eta, El Ciden estatua batekin batera, Sociedad Hispánica de América elkartearen bidez emana, bikoteak Valdés Lealen bi koadro eman zizkion Sevillako hiriari, eta, ondorioz, bai Anna Hyatt eta bai haren senarra hiriaren adopziozko seme-alaba deklaratu zituzten.

Bere artxiboak Siracusako Unibertsitatean (New York Estatua) eta Arte Amerikarreko Artxiboan[3] gordetzen dira.[4]

Zaldien monumentu publikoak

  • El Cid, 1927, Hispanic Society of America, New York, Ohorezko Legioaren Palazioa, San Frantzisko (Kalifornia), Washington DC, San Diegoko Balboa Park (Kalifornia), monumento al Cid Buenos Airesen, eta monumento al Cid Sevillan. Azken horretatik, Juan de Ávalos eskultoreak kopia bat egin zuen, Valentzian dagoena.
  • José Martí, 1950, Central Park, New York. 2017 amaieratik, Habana Hiriko martxoaren 13ko Parkean erreplika zehatz bat dago, mexikar, kubatar eta iparramerikarren ekarpen eta dohaintza pribatuei esker egina. 2018ko urtarrilaren 28an inauguratu zen ofizialki, José Martiren jaiotza-egunean.
  • The Torch-bearers (Zuzi-eramaileak), 1954, aluminioa, Ramón y Cajal plazan dagorn monumentua, Madrilgo Unibertsitate Hiriko Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Fakultatearen parean.
  • The Torch-bearers (brontzea). Kubako Errepublikari dohaintzan emana 1956an. Maiatzaren 20ko etorbidearen eta Ayestarango galtzadaren elkargunean dago, Habanan.
  • The Torch-bearers (brontzea). Egileak Valentziako Hiriari Dohaintzan emana, 1964an. Blasco Ibáñez hiribidean dago.

Goraipamenak

  • Officier de l'Instruction publique (1915)
  • Chevalière de la Légion d'honneur

Iruditegia

  • Fighting Stallions (Garañoak borrokan), 1950, aluminioa, Brookgreen Gardens sarreran, Murrells Inlet, Hego Karolina
    Fighting Stallions (Garañoak borrokan), 1950, aluminioa, Brookgreen Gardens sarreran, Murrells Inlet, Hego Karolina
  • The Torch-bearers (Zuzi-ermaileak), aluminioa, Unibertsitate Hiria, Madril
    The Torch-bearers (Zuzi-ermaileak), aluminioa, Unibertsitate Hiria, Madril
  • Mother Bear and Cubs (Hartza eta kumeak), brontzea, Huntington State Park sarreran, Redding (Connecticut)
    Mother Bear and Cubs (Hartza eta kumeak), brontzea, Huntington State Park sarreran, Redding (Connecticut)
  • Don Quixote, aluminioa (1947), Brookgreen Gardens, Murrells Inlet, Hego Karolina
    Don Quixote, aluminioa (1947), Brookgreen Gardens, Murrells Inlet, Hego Karolina
  • Sybil Ludington, 1961, Lake Carmel, New York
    Sybil Ludington, 1961, Lake Carmel, New York
  • Jeanne-d'Arc-en zaldi-estatua, Jeanne-d'Arc baratzea, Québec.
    Jeanne-d'Arc-en zaldi-estatua, Jeanne-d'Arc baratzea, Québec.

Bibliografia

  • Frantsesez :
    • Émile Schaub-Koch, L'œuvre d'Anna Hyatt-Huntington, Éditions Messein, 1949
  • Ingelesez:
    • Armstrong, Craven, et al., 200 Years of American Sculpture, Whitney Museum of Art, New York, 1976.
    • Craven, Wayne, Sculpture in America, Thomas Y. Crowell Co, New York, 1968.
    • Evans, Cerinda W., Anna Hyatt Huntington, The Mariners Museum, Newport News, Virginie, 1965.
    • National Sculpture Society, Contemporary American Sculpture 1929, National Sculpture Society, New York, 1929.
    • Proske, Beatrice Gilman, Brookgreen Gardens Sculpture, Brookgreen Gardens, Caroline du Sud, 1968.
    • Opitz, Glenn B, Editor, Mantle Fielding’s Dictionary of American Painters, Sculptors & Engravers, Apollo Book, Poughkeepsie, New York, 1986.
    • Rubenstein, Charlotte Streifer, American Women Sculptors, G.K. Hall & Co., Boston, 1990.

Erreferentziak 

  1. Rubenstein, Charlotte Streifer, American Women Sculptors, G.K. Hall & Co., Boston, 1990.
  2. Txantiloi:Cita web
  3. Anna Hyatt-Huntington papers, 1902-1965. ..
  4. (Ingelesez) http://library.syr.edu/digital/guides/h/huntington_ah.htm

Kanpo estekak

  • Eskultorearen senarra. Kirmen Uribe Berria, 2024.02.05
  • (Ingelesez) Transcription d'un interview d'Anna Hyatt-Huntington, (vers 1964) sur le site des Archives of American Art.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q445026
  • Commonscat Multimedia: Anna Hyatt Huntington / Q445026

  • Wd Datuak: Q445026
  • Commonscat Multimedia: Anna Hyatt Huntington / Q445026