Central Park

Central Park
 AEBko Leku Historikoa
Central Park osoa erakusten duen airetiko irudia. Orientazio gisa, kontuan har bedi argazkiaren ezker aldea iparraldea dela. Argazkiaren eskuin aldean (eta, beraz, Central Park-en hegoaldean) Midtown-eko etxe orratzak bereiz daitezke.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°46′57″N 73°57′58″W / 40.7825°N 73.9661°W / 40.7825; -73.9661
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1856
KudeatzaileaCentral Park Conservancy
Arkitektura
ArkitektoaFrederick Law Olmsted (en) Itzuli
Calvert Vaux (en) Itzuli
Azalera341 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
AEBko Leku Historikoa66000538
Bisitariak urtean40.000.000
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Central Park (euskaraz Parke Zentrala) EEBBko New York hiriko parke publiko handi bat da, Manhattan uhartearen erdian kokatua. Urtero hogeita bost milioi inguru bisitari izaten dituenez, Estatu Batuetako hiri-parke bisitatuena da. Ezin konta ahala film eta telebista-serietan agertu izanaren ondorioz, mundu osoan ezaguna da; bereziki, bertako zelaietatik ikus daitekeen etxe orratz-perspektiba egiazki aparta. Central Park, Monako baino ia bi aldiz handiagoa da eta ia zortzi aldiz handiagoa Vatikano hiriarekin konparatzen badugu.

Parkea

Parkea Central Park Conservancy erakundeak kudeatzen du. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, New York City Department of Parks and Recreation departamentuarekin sinatuta daukan kontratu bat dela medio.

Central Parkek honako kale hauekin mugatzen du: iparraldetik, West 110th Street; hegoaldetik, West 59th Street; mendebaldetik, Zortzigarren Hiribidearekin; eta ekialdetik, Bosgarren Hiribidearekin. Baina kale horiek, Central Parken paretik pasatzean, izena aldatzen dute (Bosgarren Hiribideak izan ezik, bere izena mantentzen baitu), eta horrela, Central Park North, Central Park South eta Central Park West izenak hartzen dituzte, hurrenez hurren.

Parkearen aldameneko zonarik gehienak eraikin ikusgarriz eta garestiz beteta daude.

Parkea diseinatu zuten Frederick Law Olmsted paisaia-arkitektoak eta Calvert Vaux arkitektoak.

1963an, Central Park National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Central Parken ikuspegia Hegoaldetik

Parkearen zatirik handienak itxura guztiz naturala eta berez sorturikoa izatearena daukan arren, kontua da gizakiak diseinatua dela, egiazki. Parkeak itxura naturaleko zenbait laku eta urmael dauzka, oinezkoentzako bidezidor-sare zabala, izotz gaineko irristaketan ibiltzeko bi pista, zoo bat, Central Park Conservatory Garden (estilo frantseseko lorategi bat), animalien natur erreserba bat, baso naturalez osaturiko zona zabal bat, urtegi bat (korrika egiteko bide batez inguratua), eta zerupeko anfiteatro bat, Delacorte Theater izenekoa, "Shakespeare in the Park" uda-jaialdiko jarduerak egiten direnekoa. Halaber, zelai handiak nahiz txikiagoak dauzka han-hemenka barreiatuta; horietako batzuk rock-taldeen kontzertu jendetsuak egiteko erabiltzen dira, edo kirola modu informalean egiteko, edo, besterik gabe, jendea lasai etzanda egoteko. Hesiz inguraturiko haur-jostaleku mordo bat ere badago eskueran.

Parkean animalia asko daude, eta migrazioan doazen hegaztientzako egiazko oasi bat da, batez ere udazkenean eta udaberrian. Horregatik, txori-behatzaile ugari bertaratzen dira urte-sasoi horietan. Gutxi gorabehera, 200 hegazti-espezie desberdin aurki daitezke.

Parkea autoentzako errepide batzuek ere zeharkatzen dute.

Iruditegia

  • Central Parken planoa.
    Central Parken planoa.
  • Central Parken kokapen mapa Manhattango uhartean.
    Central Parken kokapen mapa Manhattango uhartean.
  • 1862an eraikitzen ari zen bitartean.
    1862an eraikitzen ari zen bitartean.
  • 2004ko udaberrian jendetza belarretan etzanda.
    2004ko udaberrian jendetza belarretan etzanda.
  • Polizia zaldiak iturritik ura edanaz.
    Polizia zaldiak iturritik ura edanaz.
  • Hego-mendebaldeko izkinaren ikuspegia.
    Hego-mendebaldeko izkinaren ikuspegia.
  • Aireko ikuspegia.
    Aireko ikuspegia.
  • Hans Christian Andersen idazlearen estatua.
    Hans Christian Andersen idazlearen estatua.
  • Bow Bridge zubia.
    Bow Bridge zubia.
  • Bethesda Terrace.
    Bethesda Terrace.
  • Uretako Aingeruaren iturria eta Bethesda Terrace.
    Uretako Aingeruaren iturria eta Bethesda Terrace.
  • Central Park inguruko zaldi-gurdiak.
    Central Park inguruko zaldi-gurdiak.
  • Zubi gotikoa.
    Zubi gotikoa.
  • Neguan eta elurpean.
  • Xake jokalariak 1946an.
    Xake jokalariak 1946an.
  • Udazkenean.

Kanpo estekak

Webgune ofizialak
  • (Ingelesez) NYC Department of Parks & Recreation
  • (Ingelesez) Central Park Conservancy
  • (Ingelesez) Central Park Police Precinct
Informazio gehigarria
  • (Ingelesez) Central Park New York-en
  • (Ingelesez) CentralPark.com
  • (Ingelesez) CentralParkHistory.com: Central Park: historia osoa
  • (Ingelesez) Forgotten-NY: Secrets of Central Park
  • (Ingelesez) Central Park
  • (Ingelesez) Central Park: bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q160409
  • Commonscat Multimedia: Central Park / Q160409

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315146053
  • BNE: XX5122453
  • GND: 4480303-5
  • LCCN: sh85021920
  • NKC: mzk2005280328
  • NARA: 10038347
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Ondare historikoa
  • NRHP: 66000538
  • Wd Datuak: Q160409
  • Commonscat Multimedia: Central Park / Q160409