Anai-arrebak

Artikulu hau senideei buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Anai Arrebak (musika taldea)»
Bi ahizpa

Anai-arrebak edo neba-arrebak guraso bereko senideak dira[1].

Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].

Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].

Hona hemen:

Semea Alaba
Gizona Anaia Arreba
Emakumea Neba Ahizpa

Motak

  • Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
  • Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrebak.
  • Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.

Genetika

Aita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNaren % 99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anai-arreba. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anaia. .
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Neba. .
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Arreba. .
  5. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ahizpa. .


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31184
  • Commonscat Multimedia: Siblings / Q31184

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85017225
  • NKC: ph125877
  • AAT: 300187624
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 6771
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D035781
  • Wd Datuak: Q31184
  • Commonscat Multimedia: Siblings / Q31184
  • i
  • e
  • a
Familia
Familia nuklearra
Senar-emazteak (Senarra  • Emaztea)  • Gurasoak (Aita  • Ama)  • Seme-alabak (Semea  • Alaba)  • Anai-arrebak (Anaia/Neba  • Arreba/Ahizpa)
Familia zabala
Aitona  • Amona  • Izeba  • Osaba  • Lehengusua/Lehengusina  • Iloba  • Biloba
Ezkonsenideak
Aitaginarreba  • Amaginarreba  • Koinatua  • Koinata  • Suhia  • Erraina
Ahaidetasuna
Adopzioa  • Ezkontza-ahaidetasuna  • Odolkidetasuna  • Ezkontza  • Dibortzioa  • Itxurazko ahaidetasuna  • Emantzipazioa
Leinua


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.