Amour eta toujours

Amour eta toujours
Estudioko grabazioa
Argitaratze data2021
EkoizpenaElkar

Amour eta toujours, Ruper Ordorikaren hogeigarren diska da, 2021ean plazaratutakoa. Kubara garamatza lan berrian Ruper Ordorikak.[1] Elkarren eskutik plazaratu duen diskoarekin, hogeitik gora lanek osatzen dute jada proposamen berriak bilatzen jarraitzen duen oñatiarraren diskografia. Oraingo honetan, diskoetxearen arabera, «kantu eta molde berriekin dator», Kubara jo eta «hango doinu eta giroetan inspiratutako» kantekin, alegia. Diskoa Ordorikak Kubarekin duen aspaldiko harremanaren isla ere bada, bai musikan, baita hitzetan ere. Izan ere, «Kubako musikaren klabera gerturatzea izan da bere nahia».[2] Diskoa Kuban grabatzea zen asmoa, baina ezinezkoa izan zen, hala ere, Kubako musikariek eta aspaldiko lagunek parte hartu zuten grabazioan.[3]

Ezaugarriak

  • Azala: J.E. Urrutia Capeau
  • Diseinua: Juanma Aramendi
  • Nahasketak eta masterra: Jonan Ordorika. Mamia. Azkarate.

Abestiak

  • "Santa Anara". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Sidekarroan". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Bugainbileen usaina". Hitzak: Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Marieleko bidetik". Hitzak: Eva Linazasoro eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Marianao, euria eta gero". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Vladimirena (Koni)". Vladimir Visotskyren "Koni Priveredlivye" kantuaren gainean.
  • "Haizea garizumakoa". Ruper Ordorika.
  • "Jendea Ilaran": Hitzak: Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika. Musika: Ruper
  • "Baracoako usategia". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Aski dena buruz gain ipintzeko". Hitzak: Ruper Ordorika.
  • "Zorioneko moilan". Hitzak: Ruper Ordorika.

Taldea

  • Perkusioak: Yaroldi Abreu
  • Tronpeta: Eddy de Armas
  • Teklatuak, giroak: Nando de la Casa
  • Kontrabaxua, tres kubatarra, gitarra: Lino Lores
  • Ahotsak: Ruper Ordorika
  • Gitarrak: Dani Pérez
  • Bateria, Vibrafonoa: Kenny Wollesen
  • Koroak: Eduardo Lazaga

Ikus, gainera

  • Ruper Ordorika

Erreferentziak

  1. https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20211126/amour-eta-toujours-ruper-ordorikaren-kubako-bizipenak-son-erritmoan/
  2. https://www.diariovasco.com/culturas/musica/hilaren-22an-donostian-20220115111950-nt.html
  3. https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/8500834/amour-eta-toujours-diskoa-aurkeztera-etorri-da-ruper-ordorika-faktoriara-elkar-argitaletxearen-eskutik-/

Kanpo estekak

  • Diskoa abeslariaren webgune ofizialean.
  • Diskoa Youtuben.
  • Diskoa Badok webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110588646
  • Wd Datuak: Q110588646