Amotze

Amotze
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaSenpere
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°20′08″N 1°32′55″W / 43.33566°N 1.54874°W / 43.33566; -1.54874
Demografia

Amotze[1] Senpereko auzoa da.

Auzotarren jentilizioa "amoztar" da[2].

Historia

1813ko azaroaren 10ean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, Wellingtongo markesak zuzendutako Erresuma Batuko hirugarren dibisioak bertako zubia konkistatu zuenean Soult mariskalak zuzendutako napoleondar armada bitan zatitu eta Ugaranako gudua irabazi zuen[3].

Nortasun handikoa, aspalditik auzoko kaperaren inguruan herrigune txikia egon da; XX. mendearen hasieran kaperaren atzean trinketa zuen ostatua eta eskola publikoa zeuden[4].

Elkarteak

Iparraldeko Bertsolarien Lagunak elkarteak auzoko Larraldea kultura etxean du egoitza[5].

Ospakizunak

Amotzeko festak uztailaren hasieran ospatzen dira[6].

Auzokide ospetsuak

  • Joanes Etxeto (1801-1887), Itsasun jaio eta auzo honetan bizi izan zen.
  • Ganix Haltzueta (1875-1950), bertsolaria. Donamartia etxean bizi izan zen.
  • Matxin Irabola (1879-1935) ezkondu eta gero auzoko Soropila etxean bizi izan zen.

Erreferentziak

  1. Frantsesez Amotz. Euskarazko izena Amotze da; ikus adibidez Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia, Elkarlanean, 2010, 10.or., edo EKEren webgunea.
  2. Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari, Elkar, 2009. Ikus 7.or.
  3. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin ISBN 0-141-39041-7..
  4. Dolosor, Senperetik Senpererat, 19.or.
  5. Iparraldeko Bertsolarien Elkartearen helbidea[Betiko hautsitako esteka] irakurgai.
  6. Herria[Betiko hautsitako esteka], 3015. zkia., 2009ko uztailaren 9a; ikus 4.or.


Geografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Senpere Senpereko auzoak Senpere

Ahantzenborda · Altziburua · Amotze · Bidegurutzea · Errotaberria · Helbarrun · Herburua · Ibarrun · Ihintz · Olha · Uhaldekoborda · Urguri · Xerrenda

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253379
  • Wd Datuak: Q12253379