Ahots-aktore

Txontxongilo batean antzezleak bere ahotsa uzten die pertsonaiei.

Ahots-aktorea zuzeneko aktuaziotik kanpo (antzerkia, zinema) bere ahotsa edozein euskarrirako erabiltzen duen antzezlea da. Japonian seiyū izena ematen zaie; Europan izen horri beste esanahi zehatzago eman zaio: anime saioteako bikoizketa-aktorea, alegia.

Euskarriak

Aktore hauek euskarri askotan ager daitezke:

  • Filmak, baina bere irudia agertu gabe, esaterako narratzaile moduan.
  • Bideo-jokoetan.
  • Txontxongiloetan.
  • Espektakulu desberdinetan.
  • Irrati-saioetan.
  • Telesailetan.
  • Marrazki bizidunetan.
  • Publizitatean.

Nahasketa

Antzezle hauen lana beste profesionalenekin nahastu egiten da. Esaterako, nahiz eta lan hurbila izan, ez da bikoizketa-aktorea zeren azken hauek beste antzezle baten jatorrizko ahotsa ordezkatzen baitute eta haien ezaugarriak imitatzen saiatzen baitira.

Ikus, gainera

  • Bikoizketa-aktore
  • Seiyū

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2405480
  • Commonscat Multimedia: Voice actors / Q2405480

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2004005894
  • Wd Datuak: Q2405480
  • Commonscat Multimedia: Voice actors / Q2405480