Aarhus GF

Aarhus Gymnastikforening
Ezizena(k)De Hvide (zuriak)
Sorrera1880
Futbol zelaiaNRGi Park
edukiera: 20.032 lagun
PresidenteaDanimarka Jacob Nielsen
EntrenatzaileaAlemania Uwe Rösler
LigaSuperliga daniarra
2022-233.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Aarhus GF edo AGF (Aarhus Gymnastikforening) Århus hiriko kirol taldea da. 1880. urtean sortu zen eta beraz Danimarkako kirol talderik zaharrenetakoa da. Kirol ugari hartzen baditu ere, futbol taldeagatik da ezaguna. Danimarkako bost Liga eta 9 Kopa irabazi ditu. Berez, kopa gehien irabazi dituen taldea da.

Historia

Aarhus GF-ren "urrezko aroa" 50 eta 60. hamarkadan izan zen, lau Liga eta 5 Kopa irabazi baitzituen. Europan ere parte hartu zuen eta 1961ean Europako Kopako final laurdenak jokatu zituen. 20 urte itxaron behar izan zuen hurrengo titulua irabazteko, baina 1986 eta 1996 artean beste liga bat eta lau Kopa iritsi ziren.

2014an bigarren mailara jeitsi zen baina 2015ean lehen mailara itzuli zen.

Beste kirolen artean eskubaloi taldea aipatu behar da, 1960an Europako Kopako finalera iritsi baitzen.

Palmaresa

Danimarkan:

  • Liga (5): 1954-55, 1955-56, 1956-57, 1960 eta 1986.
  • Danimarkako Kopa (9): 1954-55, 1956-57, 1959-60, 1960-61, 1964-65, 1986-87, 1987-88, 1991-92 eta 1995-96.

Europan:

  • Europako Kopa: Final laurdenak 1961. urtean.
  • UEFA Kopan: Final laurdenak 1989. urtean.

Kanpo estekak

  • (Danieraz) Zaleen web orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q301431
  • Commonscat Multimedia: AGF / Q301431

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 150328902
  • LCCN: n2009029805
  • Wd Datuak: Q301431
  • Commonscat Multimedia: AGF / Q301431