A-12
Donejakue Bidearen Autobia | |
---|---|
Kokapena | |
Hasiera | Zizur Nagusia |
Amaiera | Burgos |
Deskribapena | |
Luzera | 190 km |
Donejakue Bidearen autobia Euskal Herriko autobia bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zizur Nagusia eta Biana lotzen dituena, Gares, Lizarra eta Urantzia bidez. Ondoren, azpiegitura hori Espainiara hedatzen da, Errioxa eta Burgos probintzietara, hain zuzen ere.
Nafarroako Gobernuak eraiki zuen 2004 eta 2006 urteen artean N-111 errepidearen trazadura zaharraren gainean, Iruña eta Medinazeli arteko eta gaur egun NA-1110 errepidea. Bestalde, Espainiako Gobernuak ia ez du bere zatia gauzatu gaur arte, zatiaren erdia baino gehiago eraiki gabe baitago. Bere izena Donejakue bideatik jasotzen du.
Identifikatzailea A-12 da, baina Logroñon LO-20 izenez ezagutzen da.
Historia
Euskal Herrian
N-111 errepideak Medinazeli eta Iruña lotzen zituen Soria, Logroño eta Lizarratik. A-1 (Gasteiz-Altsasu-Donostia) eta A-15 (Iruña-Donostia) autobiak eraiki ondoren, autobia hori sortu zen, bi trazadurak Sakanan zehar lotzeko. Iruña Lizarraldearekin eta Errioxarekin lotzeko, errepide zaharra bitan banatzea erabaki zen, trazadura berri baten bidez. Gainera, etorkizunean, Burgosekin eta Gaztelako lautadarekin konektatu ahal izango litzateke, A-1 eko bidesari garestia saihestuz (gaur egun doakoa da) edo Madrilerantz, Soria eta Logroñotik barrena, A-13 koa baino gehiago.
Jendearentzat ireki zen lehen tartea Garesko saihesbidea izan zen, 2004an, Zizur Nagusia eta Gares arteko zatiarekin batera, Erreniegako tunelak izan ezik, urtebete geroago ireki zirenak, Gares-Lizarra zatiarekin batera. 2006an amaitu zen euskal autobiaren eraikuntza, Lizarra eta Biana arteko tarteekin, Ebro ibaia zeharkatu eta Espainiako lurraldean sartzen den 6 kilometro eskaseko azken zatia egiteko zain, Espainiako Gobernuak hatz bat ere ez baitzuen mugitu.
Tarte hori guztia bidesari itzalpean ustiatzen da, ordura arte ez bezala.
Tarte horretarako kontratuak, 2010ean eguneko 12 034 ibilgailuko intentsitatea izan zuena, 30 urteko iraupena du, 2034ra arte. Autobia honen emakida-kontratua Nafarroako historian esleitutako azpiegitura baten emakida-kontraturik handiena da.
Sozietate emakidadunari Autovía del Camino S.A deitzen zaio hasieran; akziodunak Nafarroako Kutxa Korporazioa, FCC Construcción SA eta Nafarroa Eraikuntza Enpresak ziren. 2009ko maiatzaren 29an, FCC Construcción S.A enpresaren akzioak Globalvia Infraestructuras SAUri eskualdatu zitzaizkion, eta FCC Construcción S.A eta Bankia enpresek ere parte hartu zuten.[1]
2010eko irailaren 9an, Autovía del Camino SAren kapital sozialaren% 80 ordezkatzen zuten akzioak eskualdatu ziren Deutsche Bankek kudeatutako funts baten alde, Herbeheretan helbideratutako Infraestructuras Panther B.V. sozietatearen bidez, eta sozietatearen akziodunen osaera honela geratu zen:[2]
- Infraestructuras Panther B.V. (% 80)
- Grupo Corporación Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (% 10,91)
- Globalvia Infraestructuras S.A.U. (% 9,09)
Nafarroako Gobernuaren arabera, atzerriko multinazionalen interesak erakusten du bidesari sistema egokia dela.[3]
Espainian
Espainiako tarteak kontraste handia du Nafarroakoarekin, izan ere, bete beharko lukeen distantziaren erdia baino ez du betetzen, hau da, atzerapen handia du. 74 kilometroko tarte nafarra 3 urtetan egin bazen ere, 2020rako Espainiakoa, 32 kilometrorekin, 13 urtetan egin da, eta ibilbidearen erdia falta da oraindik. Lehen tartea 1999koa da, eta Logroñoko ingurubidea edo LO-20 da. Ondoren, Navarreteko aldaera, 2002an, Navarrete-Naiara 2007an eta Naiara-Hormilla, urtebete geroago. 2012an Hervias eta Ozkabarte arteko tartea inauguratu zen, eta handik bi urtera Hormilla-Hervias etorri zen. Orain arte inauguratutako azken zatia Biana-Logroño da, 2015ean, Espainiako Gobernuak Nafarroarekin negoziazioetan izandako atzerapenaren ondorioz.
Tarteuneak
Izena | Tarteunea | Egoera (2023) | Luzera (km) |
---|---|---|---|
Zizur Nagusia A-15 - Gares | 2005[4] | 11,7 | |
Garesko Saihesbidea | 2004[5] | 6,9 | |
Gares - Lizarra | 2005[6] | 12,3 | |
Lizarra - Los Arcos | 2006[7] | 14 | |
Los Arcos - Viana | 2006[8] | 14 | |
Viana - Logroñoko Ingurabidea LO-20 | 2015[9] | 6,5 | |
Logroñoko Ingurabidea - Navarrete LO-20 | 1999[10] | 8 | |
Navarreteko Saihesbidea | 2002[10] | 5,5 | |
Navarrete - Naiara | 2007[11] | 9,5 | |
Naiara - Hormilla | 2008[12] | 3,71 | |
Hormilla - Hervías | 2014[10] | 11,1 | |
Hervías - Santo Domingo de la Calzada | 2012[13] | 10,6 | |
Santo Domingo de la Calzada – Villamayor del Río | Lanean: (Lan amaitzea: 2024ko amaieran)[14] | 14,4 | |
Villamayor del Río – Villafranca Montes de Oca | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[15] | 16,6 | |
Villafranca Montes de Oca – Ibeas de Juarros | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[16] | 23,5 | |
Ibeas de Juarros – Burgos BU-30 | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[17] | 4,2 |
Ibilbidea
Abiadura | Ikurra | Irteera | Errailak | Irteera izena (Burgosko norabidea) | Irteera izena (Iruñako norabidea) | Errailak | Lotzen duen errepidea | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hasiera | amaiera | |||||||
Gasteiz Donostia Frantzia | Zaragoza Donostia Frantzia Gasteiz | |||||||
Zizur Txikia | ||||||||
Belaskoain | ||||||||
Zizur Txikia Gatzolatz | ||||||||
Zarikiegi | Zarikiegi | |||||||
Uterga | Uterga | |||||||
Obanos | Obanos | |||||||
Mendigorria | ||||||||
Mendigorria | ||||||||
Allotz | Allotz | |||||||
Villatuerta | Villatuerta | |||||||
Lodosa San Adrian | Lodosa San Adrian | |||||||
Gasteiz Donostia | Gasteiz Donostia | |||||||
Villamayor de Monjardín | Villamayor de Monjardín | |||||||
Sesma Zirkuitua | Sesma Zirkuitua | |||||||
Torres del Río Elizagorria | Torres del Río Elizagorria | |||||||
Viana | ||||||||
Viana La Granja Cantabria Las Cañas | Viana La Granja Cantabria Las Cañas | |||||||
Aireportua | ||||||||
Aireportua | ||||||||
La Portalada Industriagunea Iparraldea | Recajo | |||||||
Villamediana Viana San Pedro Ospitala | A-13 | |||||||
Villamediana San Pedro Ospitala Viana Varea | A-13 | |||||||
Madrd Etorbidea | ||||||||
Hirierdia Prado Viejo merkatal zentrua | Logroño Erdialdea Gasteiz Burgos Zaragoza Madrd Etorbidea | E-804 AP-68 | ||||||
Portillejo kalea | Logroño Mendebaldea Yague Auzoa | |||||||
Marques de Vallejo | Marques de Vallejo | |||||||
Gasteiz | ||||||||
Santander | ||||||||
Fuenmayor | Fuenmayor | |||||||
Hornos | Sotes Hornos | |||||||
Sotes | ||||||||
Aleson Naiara | Aleson Naiara | |||||||
Uruñuela Cenicero | Uruñuela Cenicero | |||||||
Naiara Hegoaldea Hormilleja San Asensio | Naiara Hegoaldea Hormilleja San Asensio | |||||||
Hormilla Briones | Naiara Hegoaldea Hormilleja San Asensio | |||||||
Ollauri | Ollauri | |||||||
Cirueña | Cirueña | |||||||
Ezkarai | ||||||||
Nafarruri Haro Bañares | Nafarruri Haro Bañares | |||||||
Burgos jarraitzen du N-120 |
Erreferentziak
- ↑ content. «Globalvía vende la Autovía del Camino a un fondo de inversión» www.expansion.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ «Autovía del Camino» www.autoviadelcamino.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ «Navarra tiene comprometidos 2.000 millones en peajes en sombra. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2005/11/23/2311op40.htm.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2004/10/04/0410pr30.htm.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-28-07-2005/abc/Nacional/abierto-con-dos-meses-de-adelanto-un-nuevo-tramo-de-la-pamplona-logro%C3%B1o_204097926820.html.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-01-08-2006/abc/Nacional/navarra-abre-14-kilometros-mas-de-autovia-a-logro%C3%B1o-sin-que-fomento-inicie-su-parte_1422696046115.html.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2006/09/27/2709op40.htm.
- ↑ https://www.rioja2.com/n-98725-2-Rajoy_inaugura_conexion_A12_enlazar_AP68/.
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20180701164959/http://www.lavozdelnajerilla.com/09/07/2014/hormilla-hervias-inaugurado-el-tramo-de-la-autovia-entre-estas-dos-localidades/.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033453/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/E6F5D67A-DF47-4F3D-89C5-8B3C12809B8B/64398/070910NPLARIOJA.pdf.
- ↑ https://www.europapress.es/la-rioja/noticia-ministerio-fomento-abre-trafico-tramo-najera-hormilla-12-invertido-3367-millones-20081218153926.html.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033125/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/0ED2550F-F806-4D11-90F7-0DBA807D47AD/112199/12070501.pdf.
- ↑ https://www.eldiadelarioja.es/Noticia/ZA26D5A46-9E83-77EC-76D356CA0DD9BB2D/202210/Las-A-12-se-enfrenta-a-precios-desfasados-y-a-un-modificado.
- ↑ https://www.fomento.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/2015/Junio/150605-02.htm.
- ↑ https://www.europapress.es/castilla-y-leon/noticia-fomento-aprueba-expediente-informacion-publica-tramo-villafranca-montes-oca-ibeas-juarros-20170601110307.html.
- ↑ https://www.mitma.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/lun-07112022-1312.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Nafarroako Errepideen Sareko Nafarroako Gobernuko webgunea
- Nafarroako Errepideen Sareko gorabeherako mapa
- Donejakue Bideko autobiaren webgune ofiziala
- Datuak: Q789250