25 antzerki labur

25 antzerki labur
Datuak
Idazlea (1985)
Argitaratze-data1985
GeneroaAntzerki antologia
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak166

25 antzerki labur Santiago Onaindiako paratutako antzerki antologia da, 1985. urtean plazaratuta.[1] Izenburua azaltzen duenez, antzerki-lan labur dira, gehienak 1936ko gerra aurrekoak, euskalki desberdinetan idatzitza.

Jasotako egileak eta lanak

  • Simon Arratibel: Noe´ren ontzia
  • Antonio Maria Labaien: Berezi, Henriette Charasson egilearen lan baten itzulpena
  • Ander Arzelus "Luzear": Neskamearen marmarrak
  • Augustin Zubikarai: Santa Clara´ren egunean
  • Antzerti: Patxiko ta Martintxo
  • Imanol Apalategi "Sabiaga": Betelen mendiko artzaia
  • Ikas-zak: Arros-arteko Arantzak
  • Kirikiño: Anton berakatz
  • Resurreccion Maria Azkue: Aita-semeak
  • Lizardi: "Laño" ta "Izar"
  • Augustin Zubikarai: Tosta gainean
  • Agirrezabal´dar Alberta: Zigorra
  • G. Muxika-Amonarriz: Naitasunez erein
  • Argia: Eskola igesi
  • Austin Zubikarai: Ijitoak eta ni
  • Kardaberaztarrak: Goimaitasuna
  • Jose Markiegi: Poxpolin gorria, Mark Twain egilearen lan baten itzulpena
  • Augustin Zubikarai: Ikas-mikas
  • Andoni Arozena: Andragaia nai ta...
  • Resurreccion Maria Azkue: Sasi-eskola
  • Nanazal: Zenbatean sagarrak?, Lope de Rueda egilearen lan baten itzulpena
  • Telesforo Monzon: Lau kantari ta xori bat
  • Enara: Otoitza
  • Igotz: Seme itoa
  • Nemesio Etxaniz: Azeriaren zoria

Ezaugarriak

Bildutako hogeita bost lantxo hauek orokorrean antzerki tradizionaleko parametrotan biltzen dira. Zenbait kasutan, lehen oso ohikoa zen moduan, ezizenez sinatuta daude eta horrek benetako egileen izenak ezagutzea zailtzen du. Santiago Onaindiak aitortzen duenez, bildumaren jatorria antzerki-elkarte eta talde txikien testuen beharrari erantzutzea zen. Lanak bide desberdinetik jasota daude: Antzerki aldizkaria, Argiaren egutegia, liburu desberdinetatik...

Erreferentziak

  1. https://zubitegia.armiarma.eus/?i=310

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65216590
  • Wd Datuak: Q65216590