2017 urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Antolatzailea Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Finala Izarraitz pilotalekua (Azpeitia)
(2017ko maiatzaren 27an)
Txapelduna Karidadeko Benta
Txapeldun ordea Am...ona!

2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bigarren taldekako txapelketa izan zen 1999ko ekitaldiaren ondoren. Finala Azpeitian jokatu zen[1].

Egitura

Txapelketak lau fase izan zituen.

  • Lehen fasea: otsailaren 3tik martxoaren 12ra izan zen. 38 taldeak 12 multzotan banatu ziren. Hamar multzo hiru taldekoak ziren eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatu zen hurrengo fasera.
  • Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu ziren 12 taldeak lau multzotan banatu ziren, hiru taldekoa bakoitza. Multzo bakoitzetik bana sailkatu zen finalerdietara.
  • Hirugarren fasea: finalerdiak izan ziren. Bakoitzean bi taldek hartu zuten parte eta garailea pasa zen finalera.
  • Laugarren fasea: finala.

Finalerdiak

Alegia

Alegian izan zen lehen finalerdia maiatzaren 6an

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
1 Karidadeko Benta ? Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika
2 Erniarraitz 1 ? Haritz Etxeberria "Ministro", Leire Ostolaza, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga

Bergara

Bergaran izan zen bigarren finalerdia maiatzaren 13an.

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
1 Am...ona! ? Amaia Agirre, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea
2 Osinalde ? Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Gorka Maiz

Finala

Maiatzaren 27an jokatu zen, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 2.000 entzule kabitu ziren, estu-estu eginda.

Postua Taldea Puntuak Bertsolariak
Txapelduna Karidadeko Benta ? Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika
Txapeldun ordea Am...ona! ? Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «"Nahaste haiek belaunaldien artean joko polita sortu zuten"» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61362483
  • Wd Datuak: Q61362483


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak

1959196219641967199119951999*2003200720112015 • 2017* • 2019
*1999 eta 2017ko ekitaldiak Herri artekoak izan ziren.