Haritz Mujika Lasa

Haritz Mujika Lasa
Bizitza
JaiotzaAsteasu, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Haritz Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolari gipuzkoarra da[1].

Ibilbidea

Gipuzkoako eskolarteko txapelketan hasi zen bertso lehiaketak jokatzen. txikien mailan aritu izan zen Asteasuarren taldean. 2015 eta 2019 artean bertso sariketa ugaritan hartu zuen parte eta hainbat garaipen lortu zituen. 2017an bertan Gipuzkoan taldekako bertso txapelketa jokatu zen eta Joseba Otaegi eta Unai Mendizabalekin taldea osatuz txapelketa irabazi zuen[2].

2019ko Gipuzkoako txapelketan finalaurrekoak jokatu zituen eta 2022ko Txapelketa Nagusirako txartela eskuratu zuen. Txapelketa Nagusiko final laurdenetan Gasteizko saioa irabazi zuen[3].

Palmaresa

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia
    • finalaurrekoak 2022an
  • Gipuzkoako Txapelketa:
    • finalaurrekoak 2019an.
    • 2017ko taldekako txapelketan txapeldun

Sariak

  • Berritxu saria (1): 2013
  • Lizardi saria (1): 2015.
  • Osinalde saria (1): 2016.
  • Erniarraitz saria (1): 2018.
  • Mikel Laboa saria (1): 2019.

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Haritz Mujika - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-05-27). «ZIZURKIL-ASTEASUKO TALDEAK, MINGAINAK ZORROZTU ETA TXAPELA ETXERATU» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  3. «Haritz Mujika garaile Bertsolari Txapelketa Nagusiaren Gasteizko final laurdenean - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115578538
  • Wd Datuak: Q115578538