Émile-François Chatrousse

Émile-François Chatrousse

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis, 1829ko martxoaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1896ko abenduaren 14a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, Irarlea, arte-kritikaria, idazlea eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
ikusi
  • La Source et le Ruisseau (en) Itzuli
    Joan of Arc, Liberator of France (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna

Émile-François Chatrousse (Paris, 1829-Ibidem, 1896) eskultore frantziarra, Frantziako Bigarren Inperioan garatutako artearen ordezkari garrantzitsua izan zen. Haren lanak Frantziako hiri askotan ikus daitezke.

Biografia

Alexandre Abel de Pujolen ikaslea izan zen eta 1848an saloi ofizialetan erakusketak egiten hasi zen. Nieuwerkerke-ko kondearen mezenasgoari esker, 1851an, François Rude-ren azken ikaslea izan zen. Hortense de Beauharnais erreginaren eta bere seme Luis Napoleonen talde eskultorikoaren igeltsua 1853ko Saloian agertu zen eta Napoleon III.ak 1855ean Parisko Erakusketa Unibertsalerako brontzezko iturri bat enkargatu zion. Ondoren, Tuileriak jauregian eta Parisko herriko etxean hainbat komisio publiko jaso zituen. Inperioa erori ondoren, gai abertzaleak landu zituen. Ondoren, bere estiloa sistema modernoago eta errealistago batera bideratu zen.[1][2]

Obra batzuk

Hirien arabera hona hemen bere lan batzuk:

  • Clermont-Ferrand, Roger-Quilliot Arte museoa: Jeanne d'Arc eta Vercingétorix, 1870, igeltsu leundua.
  • Grenoble, Grenobleko museoa: La Petite vendangeuse, 1863.
  • Paris:
    • Boulevard Saint-Marcel: Joana Arc-ekoari monumentua edo Joana Arc-ekoa Frantziako liberatzailea, 1891, brontzez eginiko eskultura.[3].
    • Saint-Eustache eliza: Etsipena.
    • Luxenburgoko lorategiak: Iturria eta korrontea, harri kalkareoz egindako taldea.
    • Arte eta lanbideen museoa: Industria, 1879.
    • Petit Palais: Emakume paristarra, 1876.
    • Adolphe-Chérioux kalea: Mendeurrena betetzen duen historia, 1889.
  • Rambervillers : Richard jeneralaren oroimenezko zutabea, 1900an inauguratuta.
  • Vendôme, Arte Ederren Museoa: Eloisa eta Abelardo]] (Sedukzioa), 1859.

Iruditegia

  • Joana Arc-ekoari monumentua Parisen.
    Joana Arc-ekoari monumentua Parisen.
  • Arte kristauaren alegoria, Cour Carrée iparraldeko fatxada, Louvre.
    Arte kristauaren alegoria, Cour Carrée iparraldeko fatxada, Louvre.
  • Gerraren krimenak, Parisko 1876ko Saloian aurkeztutakoa.
    Gerraren krimenak, Parisko 1876ko Saloian aurkeztutakoa.
  • Emakume paristarra - 1876 - Petit Palais.
    Emakume paristarra - 1876 - Petit Palais.

Erreferentziak

  1. http://www.wikiphidias.fr/index.php?option=com_content&view=article&id=477:chatrousse-emile-francois&catid=34:biographie&Itemid=53
  2. https://www.osenat.com/lot/12010/2456048
  3. « Monument à Jeanne d’Arc, ou Jeanne d’Arc libératrice de la France – Paris », notice sur e-monumen.net.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1960674
  • Commonscat Multimedia: Émile Chatrousse / Q1960674

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 54420773
  • ISNI: 0000000066628774
  • BNF: 14971549p (data)
  • LCCN: no2016014252
  • SUDOC: 221094105
  • ULAN: 500100740
  • Léonore: [LH//504/17 LH//504/17]
  • RKD: 210317
  • Wd Datuak: Q1960674
  • Commonscat Multimedia: Émile Chatrousse / Q1960674