Zygmunt Krasiński
Zygmunt Krasiński | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński |
Jaiotza | Paris, 1812ko otsailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Paris, 1859ko otsailaren 23a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Opinogóra Górna (en) Church of the Assumption in Opinogóra Górna (en) |
Familia | |
Aita | Wincenty Krasiński |
Ama | Maria Urszula Krasińska |
Ezkontidea(k) | Eliza Krasińska (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Krasiński family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa |
Influentziak | Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Walter Scott, Friedrich Schelling, Lord Byron, Bronisław Trentowski (en) eta August Cieszkowski (en) |
Kidetza | Towarzystwo Naukowe Krakowskie (en) |
Izengoitia(k) | Le poète anonyme de la Pologne |
Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.
Biografia
Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batera. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an lehen nobela (Agaj-Han, 1833) argitara eman zuen, Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago, lan onena idatzi: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Drama horrek Lyongo ehundegietako langileen borroka du gai eta klase-borroka adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartzen da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.
Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituen ikuspegia mendeetan zehar"). Urte askotan, Delfina Potocka kondesa musa izan zuen, eta Frédéric Chopin adiskide halaber.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasiński |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q245355
- Multimedia: Zygmunt Krasiński / Q245355