Zornotzako geltokia

43°13′00″N 2°44′11″W / 43.216772°N 2.736459°W / 43.216772; -2.736459
Amorebieta
Geltokiaren eraikina, bestibulura sarrera.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lemoa    Euba »
« Lemoa    Euba »
Kokapena
HelbideaSabino Arana kalea, 32; 48340
UdalerriaZornotza,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaAMO
Gunea3. gunea
Irekiera1882ko uztailaren 1.a (Bilbo-Durango trenbidea)
1888ko abuztuaren 4a (Zornotza-Gernika trenbidea)
Itxiera1989 (Zornotza-Bermeo trenbidea)
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
Artikulu hau Amorebieta izeneko geltokiari buruzkoa da; Amorebieta Geralekua gaitzat duena beste hau da: «Amorebieta geralekua»

Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[1]

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua hurrengo trenbiden parte da:

  • Zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen jatorria da, 0,000. puntu kilometrikoan kokatuta.[3] Hala ere, gaur egun trenbide honek ez du zerbitzurik eskaintzen geltokian.

Kokapen geografikoaren inguruan, Garatondo errekan zehar hedatzen da, Landatxu eta San Pedro kaleen artean, Zornotza udalerrian.

Sarbideak

Geltokiak hiru sarbide ditu, nagusia Sabino Arana kaletik, eskailera eta igogailu bidezkoa, eta bigarren mailakoak Santa Luzia Leginetxe auzotik eta Sabino Arana kaletik, zubi bidez eta arrapala bidez, hurrenez hurren. Sarbideotatik geltokiko bestibulura heltzen da, eta hortik nasetara eskailerak eta igogailuak daude.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 27
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 42
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A

Irisgarritasuna

Geltokira sarbidea Sabino Arana kalea, 27 Sarbide irisgarria 
Sabino Arana kalea, 42 Sarbide irisgarria 
Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 

Historia

Geltokia 1882ko uztailaren 1.an jarri zen martxan, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainiak eraikitako Bilbo-Durango trenbidearen parte izanik.

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, geltoki-burua Zornotzako geltokia izanik. Hala, Bilbo, Zornotza eta Gernika arteko bidaiak eskaintzen hasi ziren, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainia eta Zornotzatik Gernika-Lumorako Trenbide Konpainiaren artean sinatutako hitzarmenari esker.[4]

Gernikako lineak hiru trenbide eta zubi birakorra zituen. Baita kotxetegiak, zama-garraioentzako biltegia, eta Bilbo-Durango trenbidearekin lotura egiteko trenbideak. Geltokiaren eraikina bi lineentzako bakarra zen.

1973an Bilbo-Donostia eta Zornotza-Bermeo trenbideen arteko lotura zuzena eraiki zen, bi lineen arteko aldaketa zuzena ahalbideratuz.

1989tik Bilbotik Bermeora ibiltzen diren trenak ez dira geltoki honetatik igarotzen.

1995ean Zornotza eta Lemoa arteko trenbide tartean trenbide bikoitza ezarri zen, eta bidaiarientzako eraikin berria egin zen, 1995ko urriaren 5ean inauguratua.

Argazki galeria

  • Sabino Arana 42 sarbidea
    Sabino Arana 42 sarbidea
  • Sabino Arana 27 sarbidea
    Sabino Arana 27 sarbidea
  • Geltokiko bestibulua
    Geltokiko bestibulua
  • Nasak geltoki barrutik
    Nasak geltoki barrutik

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ararteko. «Diagnóstico de accesibilidad del sistema de transporte público en la CAPV» (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Central de Vizcaya, Bilbao – Durango. (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
  3. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Euskotrenen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3497370
  • Commonscat Multimedia: Amorebieta train station / Q3497370

  • Wd Datuak: Q3497370
  • Commonscat Multimedia: Amorebieta train station / Q3497370
  • i
  • e
  • a
  Bilbo - Donostia (Matiko - Amara)
Matiko-BilboUribarriZazpikaleak/Casco ViejoZurbaranbarriTxurdinagaOtxarkoagaKukullaga-Etxebarri • Etxebarri • Ariz-BasauriZuhatzu-GaldakaoUsansoloBediaLemoa • Amorebieta geltokia • EubaDurangoTrañaBerrizZaldibarErmuaErrotabarriSan LorentzoUnibertsitatea-EibarAmañaArdantzaEibarAzitainElgoibarToletxegainAltzolaMendaroDebaArroaZumaiaZarautzSan Pelaio-ZarautzAia-OrioUsurbil • Errekalde • AñorgaLugaritzAmara-Donostia
  • i
  • e
  • a
  Durangaldea (Matiko - Elgoibar)