Zientologia

Zientologiaren ikurra.

Zientologia edo zientziologia erlijio higikundea da, L. Ron Hubbardek 1950. urte inguruan Estatu Batuetan sortutakoa. Hubbardek asmatutako psikoterapia modu batean, dianetikan, oinarritzen da.

Sineste sistema oso egituratua du zientologiak: thetana arima, energia, da; unibertsoa mest gisa (materia, energia, espazioa, denbora) ulertzen da; Jainkoa gizon egin dela ere sinesten dute kideek, eta ezkutuko gurtza eta errituak dituzte. Zientologiaren eliza 1955ean sortu zen Estatu Batuetan, eta Britainia Handira eta beste herrialde askotara zabaldu zen gero. Kritika handiak izan ditu, bai alderdi zientifikoari eta erlijiozkoari dagokienez, bai kideei eskatzen zaien diruagatik. Hala, 1980 inguruan, Hubbard eta Eliza bera sarritan izan ziren epaituak, Hubbardek higikundea bere probetxurako erabili zuelakoan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus gainera

  • Zientziologiaren Eliza

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131036
  • Commonscat Multimedia: Scientology / Q131036

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 167786200
  • BNF: 11938350s (data)
  • GND: 4054027-3
  • LCCN: sh85118706
  • NDL: 00569980
  • NKC: xx0022329
  • AAT: 300264371
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 028699
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q131036
  • Commonscat Multimedia: Scientology / Q131036