Zerrenda:Googleren produktuak
Google izen bereko interneteko bilatzailearen garapena duen enpresa da. 2015. urtetik Alphabet Inc. enpresaren adarra da. Artikulu honetan Googleen produktu guztiak zerrendatuko dira, mahaigainerako, sakelakoentzako edo Googleek online garatutakoak. Haien egoera erabilera orokorrekoa, beta egoeran, edota Google Labs ekimenaren zati ofizial bezala izan daiteke. Zerrendan agertzen dira: aurreko produktuak, beste batzuekin bateratuak izan direnak, baztertutakoak eta izenez aldatutakoak. Dena den, ez dira zerrendatuko produktuetan aurkitutako ezaugarriak, nahiz web bilaketaren ezaugarriak.
Web Zerbitzuak
Ondorengo produktuak web nabigatzaile baten bidez erabiltzen dira.
Bilatzaileak
Googleen bilatzailea
Googleen bilatzailea edo Google Search enpresaren zerbitzu nagusia. Beste webgune batzuetan dauden testu, irudi, bideo, albiste, mapa, liburu, aplikazio, etab.en inguruan bilaketak egitea ahalbidetzen duen webgune bat da. Gaur egun, testu idatzien bidez, ahotsaren bidez zein irudien bidez bilatu daiteke. Gainera, beste funtzio interesgarri batzuk ere baditu, kalkulagailua, unitate eta diru bihurketa, klima eta funtzio aritmetikoak irudikatzen dituen grafiko bat ere, beste askoren artean.
Trends
Googleen egiten ari diren bilaketa nagusien emaitzak ematen dituen zerbitzua.
Google News
Mundu osoko albiste eguneratuen bilduma bat eskaintzen duen zerbitzua. Aplikazioaren funtzionamendua webgune desberdinetan argitaratutako albisteetan oinarritzen da.
Google Translate
Bat-batean testua, ahotsa, webguneak eta fitxategiak 50 hizkuntza baino gehiagotara itzultzen dituen zerbitzua.
Erabiltzailearen kontuaren kudeatzailea
Nire kontua
Googleen kontu bat kudeatzeko era. Material Design izeneko interfaze modernoago batekin garatuta dago.
Dashboard
Erabiltzaileari Googleek bere zerbitzarietan gordetzen duen erabiltzailearen informazio pertsonal guztia ikustea eta kudeatzea ahalbidetzen duen tresna. Gainera, erabiltzailearen lehentasunak konfiguratzeko aukera ematen du Googleen zerbitzu desberdinen artean (hizkuntza esate baterako). Konfigurazio orokor guztia zerbitzu honen bitartez kudeatzen da eta ez dugu zerbitzu bakoitzaren konfigurazioaren menpe egon behar.
Segurtasuna
VirusTotal
Fitxategien eta webguneen doako analisia, antibirus ugariren bitartez, eskaintzen duen zerbitzua.
Recaptcha
Begizko karaktere-ezagutze ahalmena duen sistema. Hasiera batean Carnegie Mellon Unibertsitatearen ikerketa proiektu batean hasi zen. Gaur egun, 100.000 webgune babesten ditu spam eta iruzurrengandik, distortsionatutako irudi batzuen bitartez. Suposatzen da, makina bat ez dela gai irudi horietako edukia ezagutzeko, gizakiak bakarrik.
Garatzaileak
Google Developers
2015 urtera arte Google Code izenaz ere ezaguna zen, eta gaur egun, software-tresnak, aplikazioen programaziorako interfazeak (APIak) eta baliabide teknikoak garatzeko webgunea. Bertan tresnen eta APIen dokumentazioa dago, baita eztabaida-taldeak eta Googleen produktuak erabiltzen dituzten garatzaileentzako blogak ere.
Google Webmasters
Webguneen kudeatzaileentzat Googleek eskaintzen dituen tresnak.
Angular JS
Googleek garatutako framework-a JavaScript-entzat.
Polymer
Googleek garatutako Material Design-era bideratutako CSSren framework-a.
Analytics
Aplikazio eta webguneentzako estatistika sistema.
Dart
Googleek garatutako kode libreko programazio lengoaia. JavaScript-entzako alternatiba eguneratua.
Go
Googleek garatutako kode libreko programazio lengoaia. C++ -entzako alternatiba eguneratua.
Komunikazioa eta soziala
Blogger
Blogak argitaratzeko tresna. Bertan, erabiltzaileak, era erraz batean, blog bat sortu eta mantendu dezake, argazkiak, iruzkinak eta bestelakoak argitaratzeko aukerarekin.
Calendar
Web egutegi bat ekitaldiak gehitu eta kudeatzeko aukera ematen duena. Yahoo! edo Windows Livek eskaintzen dutenaren oso antzekoa.
Gmail
Posta elektronikoko doako zerbitzua, IMAP eta POPekin bateragarria. 2004ko apirilaren 1ean erabili zen lehendabizikoz.
Google+
Googleen sare soziala. Lagunak gehitzea, orrialdeak, ekitaldiak etab sortzeko aukera ematen du. Facebooken lehiakide nagusia da.
Googleen berehalako mezularitzarako aplikazioa. Testu mezuak, audioak, soinuak, argazkiak, eta bideoak bidaltzea ahalbidetzen du, baita deiak eta bideo-deiak egitea ere Ineternet bidez. Google Talk, Google+ Messenger eta Google+ Hangoutsen zerbitzuak ordezkatzeko sortu zen, eskaintzen zituzten zerbitzu guztiak aplikazio bakar batean bateratzeko.
Hodeia
Fitxategiak gordetzeko zerbitzu bat Googlek sortua 2012ko apirilaren 24ean. Google Docs ordezkatzeko sortu zen. Erabiltzaile bakoitzak 15 GigaByte ditu doan bere fitxategiak gordetzeko, ordaintzeko modu desberdinen bidez handitu ahal direnak.
Google Keep
Googleen oharrak gordetzeko aplikazioa. Gailu guztiekin sinkronizatuta mantentzen dena.
Google Cloud Print
Inprimatzeko zerbitzua. Erregistratu ostean, inprimagailuak gehitzen dira eta edonon egonda ere dokumentuak bidali ahal izango dira inprimagailura inprimatzeko.
Geo
Googleek daukan zerbitzari bat mapak eskaintzen dituena. Mugitu daitezkeen mapen irudiak eskaintzen ditu, baita munduaren satelite bidezko argazkiak edota kokapen desberdinen arteko bidea Google Street Viewen bidez.
Picasa Web Albums
Argazkien albumak sortzeko eta partekatzeko web zerbitzua.
Sites
Web orrialde bat edo intranet bat era erraz batean sortzea ahalbidetzen duen zerbitzua.
Heziketa
Google for Education gailu eta aplikazioen multzo bat da ikasle zein irakasleei ikasteko materialez hornitzeko helburua duena.
Classroom
Google Apps for Education-en tresna berri bat. Irakasleei ariketak sortzen eta antolatzen laguntzen die, iruzkin eraginkorrak eskaintzen eta klaseetan erraztasunez komunikatzen.
Mahaigainekoa
Google Chrome (GNU/Linux, macOS, iOS, Android)
Web nabigatzailea mahaigaineko eta sakelakoentzat.
Google Earth (Windows, GNU/Linux, macOS, iOS, Android)
Aplikazio bat, non hiru dimentsiotako munduko bola batean satelite bidez ateratako argazkiak, aireko argazkiak eta sistema informatiko baten bidez sortutako irudiak aurkezten diren.
Google Drive (Mac OS X, Windows, Android, iOS)
Sakelakoa
Google Argazkiak
Gailuan ateratako argazkiak sinkronizatu eta Google Driveeko karpeta berezi batera bidaltzen dituen aplikazioa. Sistema eragile gehienekin bateragarria da.
Google Play (Androiden bakarrik)
Androiden denda ofiziala. Bertan aplikazioak, jokoak, musika, filmeak eta liburuak deskargatu ditzakegu gure gailura.
Google Chrome (Sistema eragile guztietan) Google+
Googleen sare sozialerako zerbitzua.
Google Keep
Snapseed
Argazkiak eta irudiak editatzeko Googleen aplikazioa.
Gmail Google Now
Googleen laguntzaile pertsonala. Cortana eta Siriren konpetentzia da besteak beste.
Google Messenger
SMSak kudeatzeko aplikazioa.
Google Fit
Googleen osasunerako aplikazioa, ariketa fisikoa egiteko eta osasuntsu jateko.
Blogger
Android Pay
2011 eta 2013 urteen artean "Google Wallet" izenaz ere ezaguna, Android Pay sakelakoarekin ordainketak egiteko aplikazio bat da, NFC teknologia erabiliz.
Ikus gainera
- Google Pack
Kanpo estekak
- Web ofiziala
- Googleen blog ofiziala
- Googleen produktuen historiala