Zazpikatu gaztetxea

Zazpikatu gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′26″N 2°55′18″W / 43.2571°N 2.9216°W / 43.2571; -2.9216
Map
Webgune ofiziala

Zazpikatu Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalearen ondoan, Solokoetxeko eskilaretan dagoen gaztetxea da.

Historia

2004. urtean Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanblada sortu zen, eta bertan hartutako erabakien ondorioz okupatu zen Unamuno plazako Geltoki gaztetxea, 7katu gaztetxearen aitzindaria. Ertzainek 4 egunen buruan hustu bazuten ere, Alde Zaharreko gazteek ez zuten amore eman: urtebete eskas pasata okupatu zen Unamuno plazan 7 Katu I izena jaso zuen gaztetxea. Gaztetxeak 12 egun iraun zituen agerian utziz Gazte Asanbladaren indarra; izan ere, denbora gutxian atondu zuten urteak eta urteak hutsik zeraman pisua. Ikastaroak, kalejirak, bazkariak...antolatu zituzten; bizi laburra baina emankorra izan zuen 7 Katu I gaztetxeak.

Gaur egungo Zazpi Katu gaztetxea, autogestioan eta antolakuntzan oinarritua, 2007ko Urtarrilaren 13an zabaldu zuten. Geroztik 4 aldiz indarrez hustua izan da, eta hainbat izan dira proiektu hau oztopatzeko egindakoak: multak, epaiketak, etengabeko jazarpena, kriminalizazioa... Baina Bilboko Alde Zaharreko gazteen laguntzaz oraindik irekia jarraitzen du gaztetxe honek.

Egutegia

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
X X 17:00tan kaxoi tailerra eta 18:00tan txalaparta tailerra 19:00tan pandero ikastaroa eta Ostegun Kulturalak (antzerkiak, jai tematikoak, bertso-hop, jam-session...) X X X

Kanpo estekak

  • Zazpikatu gaztetxearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269244
  • Wd Datuak: Q12269244

Ikus, gainera

  • Bilboko Okupazio Mugimendua
  • Gaztetxe
  • Kukutza III Gaztetxea