Zaporizhiako kosakoak

'Zaporizhiako kosakoa'. S. Vasilkovskiren akuarela, 1900.

Zaporizhiako kosakoak (ukraineraz: Військо Запорозьке, translit.: Viisko Zaporozke,[1] edo ukraineraz: Військо Запорізьке, errusieraz: Войско Запорожское, translit.: Voysko Zaporozhskoye) edo zaporizhiarrak (ukraineraz: Запорожці, errusieraz: Запорожцы, translit.: Zaporozhtsy, polonieraz: Kozacy zaporoscy, txekieraz: Záporožští kozáci) gaur egungo Ukrainaren erdialde-hegoaldean dagoen Zaporizhia eskualdeko kosakoak izan ziren. Zaporizhiako armada kosakoa azkar hazi zen XV. mendean Polonia-Lituaniarekin bat egin zuen garaian.[2]

Zaporizhiar izena kosakoen kanpamendu gotortu baten kokapenetik dator, Zaporizhiako Sitxetik hain zuzen ere. Zaporizhia[3] toponimoa За (za, euskaraz: «haratago») eta Пороги (porohy, euskaraz: «ur-lasterrak») hitzetik dator, eskualdea Dnieperreko ur-lasterren haratago baitzegoen.

XVII. mendean zehar, baita XVIII. mendean ere, Zaporizhiako kosakoak indar militar, zibil eta politiko indartsu bihurtu ziren, eta Polako-Lituaniar Mankomunitatearen agintaritzari, Errusiar Tsarerriari, Otomandar Inperioari- eta Krimeako Khanerria bere estatu-txotxongiloari- aurre egin zieten. Armada eskualdeko hiru botereekin nahasirik zegoen hainbat gatazka eta aliantzatik igaro zen, XVIII. mendearen amaieran Errusiar Inperioak menderatu zuen arte.

Sorrera

Ez dago argi noiz hasi ziren lehen komunitate kosakoak eratzen Dnieper ibaiaren behealdean, baina eskuarki gertaera hau 1240ko mongoliar inbasioaren aurretik gertatu zela uste dute. Bere garaian Kieveko Rusa boteretsua izan zena desegin egin zen eta bertako biztanle asko Dnieper Behereko estepako eskualde zabaletan babesa aurkitzeko joan ziren.

XVI-XVII. mendeetan, Dnieper ibaiko kosako guztiei Zaporizhiako kosakoak deitzen zitzaien, salbuespenik gabe.

Erreferentziak

  1. Письмо запорожцев турецкому султану. — Русская старина за 1872 г., т. VI, с. 450—451. — Текст по двум спискам: сборнику XVIII века, сообщённому А. А. Шишковым, и списанный Н. И. Бахтиным из бумаг московского архива и сообщенный Н. Н. Селифонтовым. Ответ запорожцев по списку Н. И. Костомарова.
  2. Encyclopedia of Ukraine
  3. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1076173
  • Commonscat Multimedia: Zaporozhian Cossacks / Q1076173

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85149662
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1076173
  • Commonscat Multimedia: Zaporozhian Cossacks / Q1076173
  • i
  • e
  • a
Ekialdeko eslaviar
Mendebaldeko eslaviar
Hegoaldeko eslaviar
Historia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.