Yayo Herrero

Yayo Herrero

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYayo Herrero López
JaiotzaMadril, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, aktibista, ekintzaile ekologista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, ingeniaria, antropologoa eta gizarte hezitzailea
Parte-hartzailea
  • Merecemos otro Madrid... ¡Y vamos a conseguirlo! (en) Itzuli
    Europako herrien internazionalismo berriaren aldeko manifestua

IMDB: nm10159152 Facebook: YayoHerreroL Twitter: yayo_herrero Instagram: yayoherrerol Edit the value on Wikidata

Yayo Herrero López (Madril, 1965) espainiar antropologo, nekazaritzako ingeniari, unibertsitateko irakasle eta ekintzaile ekofeminista da. Europan, ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da.[1][2]

Biografia

Yayo Herrero lizentziaduna da Antropologia Sozial eta Kulturalean eta Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan, eta diplomatua Gizarte Hezkuntzan. Gainera, goi-mailako ikasketak egin ditu Hezkuntza Zientzietan.[3][4] Ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da Europa mailan.[4]

Espainiako Ecologistas en Acción (Euskal Herrian, Ekologistak Martxan) erakundeko estatu-mailako koordinatzaile izan da, eta giza eskubideen eta gizarte-ekologiaren alorreko hainbat gizarte-ekimenetan parte hartu du. Gaur egun UNEDeko irakaslea eta FUHEM (Fundación Hogar del Empleado) erakundeko zuzendaria da.[5] Horrez gainera, kolaboratzaile dihardu hainbat komunikabidetan; esate batera, eldiario.es egunkarian.[6]

Lanak

Yayo Herrerok hainbat saiakera-lan idatzi ditu, eta bai horietan bai bere aktibismo ekofeministan gaur eguneko garapen-eredu kapitalistaren kontraesanak salatzen ditu.[3]

Izan ere, Herreroren ikerketa-gai nagusia garapen- eta produkzio-eredu kapitalistaren ondoriozko krisi ekologikoa da.[7] Beraren ustez, kapitalismoak ezinbestekoa du etengabeko hazkunde ekonomikoa, eta hazkunde horrek talka egiten du Lurraren muga biofisikoekin.[3][7] Gainera, eredu ekonomiko horretan garrantzirik gabeko lanbideak lehenesten dira, eta giza bizitzarentzat ezinbestekoak diren lanak, hala nola nekazaritza-produkzioa eta lan erreproduktiboa, behin-behinekotasunera kondenatu eta soldata-sistematik kanpo uzten dira.[3][8]

Herreroren aburuz, pertsonak izaki ekodependente eta interdependenteak gara, eta askotariko mugak dauzkagu; besteak beste, gure gorputzen zaurgarritasunari eta iraungipenari lotutakoak, natura-baliabideen eskasia, klima-aldaketa, biodibertsitatearen suntsipena eta airearen kutsadura.[3]

Herrerok erakundeen, gizarte-mugimenduen eta herritarren arteko elkarlana aldarrikatzen du, horren bidez gizarte-eredu iraunkor eta erantzunkideak sustatzeko, non produkzioaren eta lanaren definizioak berrikusi egingo diren “biofisikoki bideragarriak eta sozioekonomikoki bidezkoak” diren proposamenen bidez.[3]

 Argitalpen hautatuak

  • La gran encrucijada. Sobre la crisis ecosocial y el cambio de ciclo histórico (2016).
  • Ecologismo: una cuestión de límites (2016).
  • Apuntes introductorios sobre el Ecofeminismo (2015).
  • Por una recuperación de la condición humana en un planeta con límites (2013).
  • Miradas ecofeministas para transitar a un mundo justo y sostenible (2013).
  • Golpe de estado en la biosfera: los ecosistemas al servicio del capital (2011).
  • ¿Dominio o cuidado de la tierra? (2011).
  • Menos para vivir mejor: reflexiones sobre el necesario decrecimiento de la presión sobre los sistemas naturales (2010).
  • Decrecimiento y mujeres. Cuidar: Una práctica política anticapitalista y antipatriarcal (2010).

Erreferentziak

  1. «Yayo Herrero. Gordin bezain itxaropentsu» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  2. «Yayo Herrero eta Unai Pascual: "Iraultzailea ez da soilik egitea, imajinatzea ere bada"» erria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
  3. a b c d e f «Yayo Herrero» RWM (Noiz kontsultatua: 2017-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b (Gaztelaniaz) Las ocho mujeres más influyentes en la protección del medio ambiente en España. La Vanguardia. 25 de mayo de 2016.
  5. (Gaztelaniaz) Cambio en la Dirección General de FUHEM. 2012.
  6. (Gaztelaniaz) Eldiario.es. Autores – Yayo Herrero.
  7. a b Herrero, Yayo (2016). (Gaztelaniaz) Ecologismo: una cuestión de límites. Encrucijadas. Revista crítica de Ciencias Sociales.
  8. Herrero, Yayo (2014). (Gaztelaniaz) Producir y trabajar para mantener la vida humana. Viento Sur.

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa: Politika, egun, behartua dago beharrezkoa dena posible bihurtzera Berria, 2022.12.31
  • Elkarrizketa Berria egunkarian. 2020.04.17
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Yayo Herrero


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28057718
  • Commonscat Multimedia: Yayo Herrero / Q28057718
  • Wikiquote Aipu famatuak: Yayo Herrero

  • Wd Datuak: Q28057718
  • Commonscat Multimedia: Yayo Herrero / Q28057718
  • Wikiquote Aipu famatuak: Yayo Herrero