Xuan Liu

Xuan Liu
Bizitza
JaiotzaChangsha, 1979ko martxoaren 12a (45 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaPekingo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gimnasta artistikoa eta abeslaria
Parte-hartzailea
  • 1994ko Asiako Jokoak
    1998 Asian Games (en) Itzuli
    1996ko Udako Olinpiar Jokoak
    gymnastics at the 2000 Summer Olympics – women's artistic individual all-around (en) Itzuli
    gymnastics at the 2000 Summer Olympics – women's balance beam (en) Itzuli

IMDB: nm1792933 Musicbrainz: fd28008b-744e-46a1-af3e-ca65904d20ed Edit the value on Wikidata

Xuan Liu (Changsha, Hunan, Txina, 1979ko martxoaren 12a) Txinako gimnasta artistikoa, oreka-barran aditua, eta 2000. urtean txapeldun olinpikoa izatea lortu du.[1][2][3]

Kirolari ibilbidea

1995

1995ean Sabaen (Japonia) egin zen Munduko Txapelketan zilarra lortu zuen, Errumaniaren atzetik (urrea) eta Estatu Batuen aurretik (brontzea).

1996

1996ko San Juango (Puerto Rico) Munduko Txapelketan, oreka-habean brontzea eskuratu zuen, Dina Kochetkova errusiarraren, Alexandra Marinescu errumaniarraren eta Dominique Dawes estatubatuarraren atzetik, azken honekin puntuetan berdinduta.

1997

1997ko Lausanako Munduko Txapelketan taldekako brontzea irabazi zuen, Errumaniaren eta Errusiaren atzetik. Taldekideak Kui Yuanyuan, Meng Fei, Bi Wenjing, Mo Huilan eta Zhou Duan izan ziren.

2000

Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan urrea irabazten zuen oreka-habean, eta brontzea norbanakoen artean, Simona Amanar (urrea) eta Maria Olaru (zilarra) errumaniarren atzetik.

Erreferentziak

  1. Xuan Liu. .
  2. Ficha. .
  3. Ficha. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q444425
  • Wd Datuak: Q444425