Xorroxin ur-jauzia

43°09′38.09″N 1°27′18.22″W / 43.1605806°N 1.4550611°W / 43.1605806; -1.4550611

Xorroxin ur-jauzia Nafarroa Garaiko ur-jauzia da, Erratzuko (Baztan) Gorostapalo auzoan dagoena, Iñarbegi errekaren ibilbidean; erreka hau Baztan edo Bidaso ibaiaren iturburuetako bat da. 25 metroko jauzia du.

Xorroxin urjauziaren irudi panoramikoa.

Bertara nola iritsi

Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan ezkerraldean beherantz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.

Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu.

Itzulera Iñarbilgo zubira arte bide berberetik egingo da. Iñarbil auzotik Erratzura itzuliko gara. 2014ko uholdeak kalte handia egin zion bide horri, baina Erratzuarrek auzolanean bidea berreskuratu dute Zabaletan, erreka ondotik denbora guzian, xenda estu batetik eta hainbat zubi gurutzatuz.[1]

Bitxikeriak

  • Xorroxin Irratiak bere izena urjauzi honetatik hartzen du.

Kondairak eta mitologia

  • Kondairak dioenez, Mari jainkosa (Autza mendiko kobazulo batean bizi zena), bere lagun Herensuge edo Sugaar (suge ar itxura zuena), eta laminak hainbatetan misterioski agertu eta desagertzen ziren paraje hauetan.
  • Xorroxin ur-jauziaren azpiko putzuak ‘Lamiputzu’ izena du, eta kondairak dio laminek han altxor bat ezkutatzen zutela. Mitologiako lamina horien itxura neska batena zen, baina hankarik gabe, horien ordez arrain-isatsa zuten edo auntz-, ahate- edo oilo-hankak. Urre-koloreko orraziekin aritzen ziren adatsa lisatzen.[2]
    • Mari, Nestor Basterretxearen arabera
    • Herensugea
      Herensugea
    • Lamina baten eskultura, Arrasaten
      Lamina baten eskultura, Arrasaten

    Erreferentziak

    1. «Xorroxin Ur Jauzia. Erratzu. Ibilbide berria.» Wikiloc - Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
    2. (Gaztelaniaz) «Cascada de Xorroxin, Erratzu, Baztán :: Turismo en Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    • (Gaztelaniaz) Xorroxingo ur-jauzia, Nafarroako Turismo Bulegoaren webgunean ikusgai.
    • Erratzu herritik Xorroxin ur-jauzira igotzeko ibilbidea. 200 argazki.
    Autoritate kontrola
    • Wikimedia proiektuak
    • Wd Datuak: Q12269094
    • Wd Datuak: Q12269094
    • i
    • e
    • a
    Jainko-Jainkosak
    Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
    Izakiak
    Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
    Lekuak
    Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak
    Kondairak
    Ipuinak
    Jaiak
    Bestelakoak
    Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
    Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian