Maide

Maide
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak

Maide edo Saindi-Maindi[1] euskal mitologian loaren jeinua. Gauez tximiniatik jaisten da etxekoek utzitako opariak jasotzera.

Tokiaren arabera aldaerak ditu; zenbait lekutan mendietako jeinua da. Berez, jeinu ongileak dira; baserria zaintzen dute etxekoak atseden hartzen duten bitartean, baina haserretu egiten dira etxea txukun ikusten ez badute.

Etxeak eraikitzeko harri handiak eramaten zituzten buru gainean, eskuz oihalak bordatzen zituzten batera.

Izen desberdinak

  • Mendiben "Saindi-Maindiak" deitzen zaie maideei[2]
  • Zenarruzan "Autzek" dira
  • Domintxainen "Etxajaunak".
  • Maideen pareko jeinuak Mairiak dira Nafarroa Beherean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) MITOS VASCOS-X. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  2. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 164.or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3278064
  • Wd Datuak: Q3278064