Xeromphalina campanella
Xeromphalina campanella | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Xeromphalina |
Espeziea | Xeromphalina campanella R. Maire eta R. Kühner, 1934 |
Xeromphalina campanella Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
Kapela: 0,4 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, oso fina, unbilikatua erdian, oso ildaskatua, kanpaitxo itxurakoa, hori-marroi bizi kolorekoa, eguraldi hezearekin marroia. Ertz biribildua, izurtua eta ildaskatua,
Orriak: Oso zabal, zainekin eta dekurrenteak, hasieran hori argiak eta gero hori-gorrixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1 eta 1,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,15 cm bitarteko lodierakoa. Mehea, betea eta gero barnehutsa. Gorri-arre ilun kolorekoa, behealdean ilunagoa.
Haragia: Gutxi era zapore nabarmenik gabea,[2]
Etimologia: Campanella epitetoa kanpaitxo, esan nahi duen "campanilla" hitzetik dator. Bere formagatik.
Jangarritasuna
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Sasoia eta lekua
Maiatzetik urrira. Usteltzen ari diren goroldioz estalitako motzondoetan.
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guatemala, Costa Rica, Kolonbia, Bolivia, Txile, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Mongolia, Hego Korea.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 130 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 245 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Xeromphalina campanella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q3270252
- Multimedia: Xeromphalina campanella / Q3270252