Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Mendiguren Elizegi
JaiotzaBeasain, 1964ko maiatzaren 3a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea eta antzerkigilea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1992)
    Donostia Antzerki Saria

Inguma: xabier-mendiguren-elizegi Literaturaren Zubitegia: 99

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 3a - ) euskal idazlea eta editorea da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen.[1]


Lanak

Hainbat genero landu du: haur eta gazteentzako ipuinak, helduentzako ipuinak, eleberriak, eta antzerkia. Azken genero horrek zituen irakurle urriak ikusita, antzerki lanak idazteari utzi zion 1990eko hamarkadaren erdialdean. Literaturako sari ugari jaso du, hala nola: II. Telesforo Monzon Saria (antzerkia), Xabier Lizardi saria (haur literatura), Toribio Altzaga Saria (antzerkia), Bizenta Mogel Saria (ipuina), Tene Mujika saria (ipuina), Donostia Antzerki Saria (antzerkia) eta Pedro Inazio Barrutia Saria (antzerkia).

Narrazioak

  • Sei ipuin amodiozko (1986, Susa)
  • Hamalau (1992, Elkar)
  • 16 ipuin amodiozko (2002, Susa)
  • Opor ezberdinak (1995, Elkar)
  • Ene dama maite horri (1996, Elkar)
  • Errautsen distira (2002, Elkar)
  • Bihotz gosetien Kluba (2005, Elkar)
  • Arima enkoniatuak (2006, Elkar)
  • Bizitza homeopatikoak (2008, Elkar)
  • Vikingoen sorterrira[Betiko hautsitako esteka] (2010, Elkar)
  • Il viaggiatore pusillanime (2011, Argia)
  • Arantzak barrurantz (2014, Elkar)
  • Neguko hondartzak (2017, Elkar)[2]

Nobela

Haur eta gazte literatura

  • Estitxuk pirata izan nahi du (1987, Elkar)
  • Negu gorriko lagun berriak (1988, Elkar)
  • Tangoak ez du amaierarik (1988, Elkar)
  • Joxemeren ohelikopteroa (1988, Elkar)
  • Joxemeren ohelikopteroa eta kupel artomikoa (1989, Elkar)
  • Joxemevski astronauta (1989, Elkar)
  • Ezin da ipuinik asmatu, ala? (1989, Elkar)
  • Harrika (1990, Elkar)
  • Katuen matxinada (1990, Elkar)
  • Puxkin (1991, Elkar)
  • Joxeme eta eroen ohelikopteroa (1991, Elkar)
  • Joxeme gerrara daramate (1992, Elkar)
  • Ametsen kontrabandista (1992, Elkar)
  • Telejoxeme (1992, Elkar)
  • Patakon (1992, Elkar)
  • Irakasle alu bat (1996, Elkar)
  • Obsexuen kluba (1997, Elkar)
  • Kanibalaren kaiolan (1998, Elkar)
  • Txakurraren alaba (2000, Elkar)
  • Joxeme ezkirol (1997, Elkar)
  • Zergatik ez du kantatzen txantxangorriak? (1997, Elkar)
  • Kosk egiten dut (2001, Elkar)
  • Miss Txatarra (2007, Elkar)[4]
  • Joxemeren asmazioak, Elkar (2009)[5]
  • Itsasoko loti ederra, Elkar (2009)[6]
  • Egun bat Petre Romanescuren bizitzan, Erein (2009)[7]
  • Hiru triku, hiru truku, Elkar (2010)[8]
  • Buelta bat aitontxuarekin, Elkar (2010)[9]

Antologia

Antzerkia

Kronika

  • Errekarteko koadernoa (2001, Elkar)
  • Arbelaren gainean (2004, Elkar)

Artikuluak

  • Egunen harian (2005, Elea)

Autobiografia

  • Nerabearen biluzia (1999, Elkar)

Bloga

Bloga sortu zuen Eibar.org elkartearen komunitatean 2004ko uztailean. Geroztik, hainbat izenburu izan du blog horrek: Egunen harian, Paperjalearen dieta, Normalak bagina bezala, Nire uste harroan.

Erreferentziak

  1. «Xabier Mendiguren Elizegi» Literaturaren Zubitegia (2009).
  2. Hitz Uberan 2017-09-29, 2017ko abenduaren 19an ikusia
  3. Ugarte Irizar, Itziar. «'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek» Berria 2023-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  4. Miss Txatarra «Miss Txatarra» Elkar (2007).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Joxemeren asmazioak» Elkar (2009).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Itsasoko loti ederra» Elkar (2009).[Betiko hautsitako esteka]
  7. López Gaseni, Manu. «Errealismo errumaniarra» Argia 2009-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  8. «Hiru triku, hiru truku» Elkar (2010).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Elkar (2010).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • «Xabier Mendiguren Elizegi», Literaturaren Zubitegian.
  • «Xabier Mendiguren Elizegi», Euskal Literaturaren Atarian.
  • Xabier Mendiguren Elizegiren bloga, Eibar.org webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi Otermin: «Xabier Mendiguren Elizegi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Uxue ALBERDI: «Xabier Mendiguren: "Euskal Herrian ez dago argitaratu gabe geratzen den lan onik"», Argia, 2246. zenbakia, 2010-10-03.
  • Elkar argitaletxea.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q11955212