Xabier Erize

Xabier Erize
Bizitza
JaiotzaLleida, 1955eko irailaren 3a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPello Salaburu
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: xabier-erize-etxegarai

Xabier Erize Etxegarai[1] (Lleida, Katalunia, 1955eko irailaren 3a) nafar filologoa, soziolinguista, historialaria eta kudeatzailea da. 1989 urtean lizentziatu zen euskal filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Pello Salaburu EHUko errektoreak zuzendutako Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936) doktore-tesia aurkeztu zuen 1997an. Liburu gisa argitaratu zuen Nafarroako Gobernuak euskaraz (1997) eta gaztelaniaz (1999). New Jerseyko Seton Hall Unibertsitatean doktoregoondokoa burutu zuen 1998-1999an. Joshua Fishman soziolinguistaren artikuluen bilduma argitaratu zuen katalanez (2001). EHUk ematen duen Hiznet hizkuntza plangintzako graduondokoaren irakaslea da. 2004tik 2011ra Nafarroako Kutxaren Hizkuntza Garapen nahiz Gizarte Erantzukizun arloen sortzaile eta zuzendaria izan zen. Enpresen Zuzendaritza Nagusian Unibertsitateko Aditua da. Kudeaketa eta hizkuntza plangintza elkartzeko proposamenak lantzen dihardu. 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[2]

Bibliografia

  • Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936): Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza. Iruña: Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Departamentua, 1997.
  • Vascohablantes y castellanohablantes en la historia del euskera de Navarra. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1999.
  • Joshua A. Fishman : Llengua i identitat. Alzira: Bromera, 2001.

Loturak

  • Xabier Erizeren doktore-tesia (1997)
  • Elkarrizketa Argia aldizkarian (2002-09-15)
  • Artikulua Euskera aldizkarian (2013)

Erreferentziak

  1. Deitura Erize idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eritze onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Sei euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak» Berria 2016-04-30.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269010
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 71636251
  • ISNI: 0000000059328538
  • BNE: XX1226372
  • BNF: 145637652 (data)
  • CANTIC: a11137642
  • BIBSYS: 1071503
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 25847
  • Wd Datuak: Q12269010